26 hildako La Habanako ospitale batean

26 hildako La Habanako ospitale batean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/26-hildako-la-habanako-ospitale-batean/@@download/image/2010247792la_habana.jpg
2012/12/13
berria
26 hildako La Habanako ospitale batean
La Habanako adinduentzako ospitale psikiatriko batean 26 gaixo hil berri dira. Osasun Ministerioak dioenez, Kubako hiriburuan gertatutakoaren erantzuleak auzitara eramango dituzte, ez dutela behar bezala jokatu antzeman baitute. Klinikako arduradunen arabera, aldez aurretik zituzten gaixotasunak larriagotu izanagatik eta hotzagatik hil dira aiton-amonak. Ospitale horretako langile batzuek baina, ez dute bat egin bertsio ofizialarekin; gaixoak ez dituztela ondo babesten ezta elikatzen ere salatu dute. Klinikako baldintza txarrak ez direla atzo goizeko kontua ohartarazi dute herritar batzuek ere.