252 gizonezkok Afrika eta Latinoamerika guztiko emakume eta haurrek baino diru gehiago dute

252 gizonezkok Afrika eta Latinoamerika guztiko emakume eta haurrek baino diru gehiago dute Kopuru txundigarria da Oxfam GKEk ezagutzera emandakoa. "Ezberdintasunek hil egiten dute" deitutako txostenak dio, pandemian zehar, gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata arraila zabaldu egin dela. Hori gutxi balitz, lau segundoero pertsona bat hiltzen da desparekotasun arrazoiak direla eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/252-gizonezkok-afrika-eta-latinoamerika-guztiko-emakume-eta-haurrek-baino-diru-gehiago-dute/@@download/image/istockphoto-467832292-612x612.jpg
2022/02/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kopuru txundigarria da Oxfam GKEk ezagutzera emandakoa. "Ezberdintasunek hil egiten dute" deitutako txostenak dio, pandemian zehar, gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata arraila zabaldu egin dela. Hori gutxi balitz, lau segundoero pertsona bat hiltzen da desparekotasun arrazoiak direla eta.
252 gizonezkok Afrika eta Latinoamerika guztiko emakume eta haurrek baino diru gehiago dute

Oxfam-en txostenean beste datu esanguratsu bat ere badator: lau segundoro munduko hamar gizonezko aberatsenek 52.000 dolar gehitzen dute euren diru-kutxetara, bitartean desparekotasun arrazoiengatik pertsona bat hiltzen da. 

Datu hauek neurtzeko erabilitako faktoreak genero indarkeria, gosea, krisi klimatikoa, arrazagatiko bazterkeria eta osasun zerbitzurako sarbide gabezia izan dira. 

Bitartean, Mark Zuckerberg (Meta), Jeff Bezos (Amazon) eta Elon Musk (Tesla, PayPal) bezalakoek euren aberastasunak bikoiztu egin dituzte pandemiaren bi urteetan hauetan zehar. Aldi berean, 160 milioi pertsona gehiago pobrezia egoeran aurkitu dira. Hiru gizonezko hauek, GKEren arabera, beste 249 gizonezkorekin batera, Afrika eta Latinoamerikako emakumezko eta haurrek baino aberastasun gehiago pilatzen dute. Gainera, Oxfam-ek azpimarratu nahi izan du 2020tik munduko biztanleriaren %99k bere ekonomia narriatua sumatu duela.

Erakundeak salatu du gainera arrail hori gero eta zabalagoa dela, batzuk deus ez dutenean, beste batzuk ez baitakite zer egin horrenbesterekin.