25 urteko mutila atxilotu dute Mungian, neska-laguna balkoitik behera bota nahi zuelakoan

Herenegun atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea. Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, mutila bikotekidea etxe bateko hirugarren solairutik behera botatzen ahalegindu zen.
Ertzaintza etxera iritsi zenean, emakumea zauritua zegoela ikusi zuen eskumuturretan eta masailalbo hezurretan zituen zauriak zehazki. Mutila ez zegoen etxean, baina Ertzaintzaren beste patruila batek atzeman zuen handik gutxira.