25 artista baino gehiago izango dira Donostiako Boga Boga Festibalean

25 artista baino gehiago izango dira Donostiako Boga Boga Festibalean Irailaren 10etik 13ra, Merina Gris, Alice Phoebe Lou, Rudiger, Gailu eta Zeatik taldeen kontzertuak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/25-artista-baino-gehiago-izango-dira-donostiako-boga-boga-festibalean/@@download/image/zeatikez-taldea.png
2026/09/08

Testua: Maitane Legarreta

Irailaren 10etik 13ra, Merina Gris, Alice Phoebe Lou, Rudiger, Gailu eta Zeatik taldeen kontzertuak izango dira.
25 artista baino gehiago izango dira Donostiako Boga Boga Festibalean

Boga Boga Festibalaren laugarren edizioa ostegunetik igandera izango da martxan Donostiako hiru gunetan: Miramar Jauregian, Easo Plazan eta Dabadaban. Antolatzaileen hitzetan, "nortasun propioa duten" 25 artista baino gehiago arituko dira bertako zein nazioarteko musika hirira hurbiltzeko asmoz. Hainbat estilotako musika entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek: french touch-a, synth-popa, rock alternatiboa, indie folka, art-punka, dream popa, ambienta, punka, hyperpopa, housea edota teknoa.

Miramar Jauregian ostiralean eta larunbatean izango dira kontzertuak. Bi agertoki izango dira bertako lorategian, eta nazioarteko programazioaren zati handi bat hartuko du. Ostiralean, hilaren 11n, Alice Phoebe Lou izango da, Berlinen bizi den musikari hegoafrikarra. Folka, jazza eta indie popa uztartzen ditu. 

Harekin batera, New Yorkeko Bodega taldea arituko da, art punk estiloa eta izaera antikapitalista duena. Cervatana, Rachid B artista hispano-marokoarra eta Mursego ere izango dira agertokian. Llucia Plak ere joko du Teatro Abandonadon.

Larunbatean, irailaren 12an, Sébastien Tellierrek Kiss The Beast disko berria aurkeztuko du. Merina Gris, MYD DJ, Valentziako Mala Gestion, eta Ana Roxanne estatubatuarra ere arituko dira. Teatro Abandonandon Alai tolosarra izango da.

Musika gain, ardo naturalei, artistau gazteei eta gastronomiari eskainitako gunea ere antolatuko dute. Disko postuak eta musikaz gozatzen jarraitzeko espazio bat ere egokituko dute.

Miramarreko kontzertuetarako sarrerak hemen eros daitezke.

Doako musika emanaldiak Easo plazan
Easo plazan ere izango dira kontzertuak larunbatean eta igandean, gerturatzen den orori irekiak. Larunbatean Rudiger izango da, Felix Buff musikariaren proiektua. Donostiako hiru lagunek osatutako Kulata, Labar, eta Kataluniako Remei de la Ca la Fresca ere arituko dira oholtzan. Rubio txiletarrak eta Lorea Argarate bilbotarrak osatuko dute egun horretako programazioa.

Igandean, hilaren 13an, Donostiako sei lagunek osatutako Zeatikez taldea, Barrk, Juan Tatorri, eta Gailu ere arituko dira. Horiez gain, Marte Lasarte eta Julia Sabaté izango dira Easo Plazan.

Hemen ere, musikaz gain, sormena, diseinua eta kultur independentea ardatz dituen azoka prestatuko dute bi egun horietarako. 50 postu inguru jarriko dituzte eta ilustrazioa, artisautza, moda, artea eta autoedizioarekin lotutako proposamenak bilduko dituzte bertan, 11:00etatik 19:00etara.

Dabadaban hasi eta larunbateko gaua luzatzeko aukera
Irailaren 10ean Donostiako Dabadaban hasiko dute jaialdia, Dolphin Love artistarekin. Larunbatean, elektronika izango dute ardatz. Yung Pradok house fresko eta lotsagabea eramango du pistara, Mancik groove inguratzailea zabalduko du, eta Laura Jettek techno frenetiko eta indartsuarekin itxiko du gaua.