‘24’-ren ondorengoa

‘24’-ren ondorengoa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
‘24’-ren ondorengoa
Denbora errealean garatzen den telesail ezagunak zortzi denboraldi izan zituen 2001 eta 2010 bitartean, eta bederatzigarren bat 2014an. Zurrumurruek zioten Jack Bauer berriz bueltatuko zela laster. Bada Fox etxeak gezurtatu du hori ala izango denik, baina baieztatu du 24-ren oinordeko izango den spin-off baten ekoizpena martxan dutela. Jatorrizko telesailaren formatu bera izango du eta protagonista Bauer baino agente gazteago bat izango da. Hala ere, Kiefer Sutherlanden zaleak lasai egon daitezke, lantzean behin agerpenen bat egingo duela ere jakinarazi dute-eta!