"24", pantaila txikitik handira

"24", pantaila txikitik handira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/24-pantaila-txikitik-handira/@@download/image/2010346496Jack_Bauer.jpg
2012/12/13
berria
Jack Bauerren jarraitzaileek agente federala zinean ikusteko aukera izango dute, 24 telesailean oinarritutako filma prestatzen hasi baitira. Telebistan berrikuntza handia ekarri du telesailak, denborari ematen dion trataeragatik. Kapitulu bakoitzean Jack Bauerren bizitzako ordu bat ikus daiteke, denbora errealean. 24 kapitulu denboraldiko, egun bat hasi eta amaitu. Hala bada, zalantza saihestezina da: bi orduko filmean, telesailaren bereizgarri den denbora trataera bereziari eutsiko ote diote?