23 urteko gazte bat atxilotu dute, sexu erasoa egin duelakoan

23 urteko gazte bat atxilotu dute, sexu erasoa egin duelakoan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo goizean, abuztuak 20, Bilbon Gaztebat atxilotu zuen Ertzaintzak, beste gazte bati sexu erasoa egiteagatiketa lesioak eragiteagatik.

Atzo, abuztuak 20, 8:45 aldera Ertzaintzakdei bat jaso zuen Basoa kalean neska gazte bat lurrean ahotik odolazeriola zegoela esanez. Ertzaintzak azaldu duenez, bertaratu zirenean,neskak jakinarazi zien sexu erasoa jasan zuela Ollerias Altas kalekoetxebizitza batean. Neskaren kontaketaren arabera, festetan mutil gaztebatekin ibili ondoren, haren etxera joan ziren. Bertan mutila joka hasizitzaion, eta zauritu egin zuen, eta ondoren sexu erasoa egin zion.
Neskak emandako azalpenei jarraituz, aipatutako etxebizitzara joanziren ertzainak, eta bertan zeuden bi pertsonetatik bat, 23 urtekogazte bat, atxilotu zuten, sexu erasoa eta lesioak leporatuta.Atxilotua epailearen aurrera eramango dute.