21. Txontxongilo Egunak, azaroaren 21etik 26ra bitarte Hendaian

21. Txontxongilo Egunak, azaroaren 21etik 26ra bitarte Hendaian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/21-txontxongilo-egunak-azaroaren-21etik-26ra-bitarte-hendaian/@@download/image/201011198005hendaiako_txotxongilo_egunak.jpg
2012/12/13
berria
21. Txontxongilo Egunak, azaroaren 21etik 26ra bitarte Hendaian
Akelarre elkarteak antolatuta, sei egunez euskarazko lau obra ikusteko aukera izango da Les Varietes antzokian eta mediatekan.

Emanaldietako bi gaztetxoagoei zuzenduak dira, baina beste biak adin guztietako ikusleentzat dira egokiak. Azken hauen artean, Tenderete konpainiaren Hamaika Gatazka ikuskizunak ukanen du jaialdiari hasiera emateko ohorea. Azaroaren 21ean izango da, goizeko 11:00etan Les Varietes antzokian. Bestea Elirale konpainiaren Lodikroko ikuskizuna da, azaroaren 24an 15:00etan mediatekan eginen dutena.

Sarrerak dagoeneko salgai dira Hendaiako Turismo Bulegoan eta Irungo Oskarbe dendan.

Akelarre euskal kultur elkarteak 1990an sortu zuen Txotxongilo Egunak ekimena eta euskara du zutabe edo ardatz nagusi, emanaldi guztiak euskarazkoak izaten dira eta.