21 litro ur txokolate tableta bat egiteko

21 litro ur txokolate tableta bat egiteko Egunero jaten dugunak eragin zuzena du ingurugiroan; badakizu zenbateraino? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/21-litro-ur-txokolate-tableta-bat-egiteko/@@download/image/Water_drop_impact_on_a_water-surface_-_(2).jpg
2019/10/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Egunero jaten dugunak eragin zuzena du ingurugiroan; badakizu zenbateraino?
21 litro ur txokolate tableta bat egiteko

Geroz eta kontzienteago bihurtzen hari gara kontsumitzen dugunaren inguruan, baina oraindik asko dugu ikasteko. Gure kontsumoak eragin zuzena dauka ingurumenean, eta uste duguna baino gehiago axolado jakiteak zein den jaten, janzten edo erabiltzen dugunak duen eragina, gainean dugun krisi ekologikoari aurre egin nahi badiogu.

Hala, jaten dugunak munduko ur freskoaren %70 xahutzen du. Gure elikagai gogokoenek ur kantitate erraldoiak behar dituzte ekoizpen prozesuan. Adibidez, Australian egin duten ikerketa batek datu hauek atera ditu bertan kontsumitzen diren hainbat produktuen ekoizpenean erabiltzen den ur kopuruaz:

- Ogi integrala: 11,3 litro/kiloko.

- Poteko txitxirioak: 5,9 litro/kiloko.

- Patata frijitu razioa: 23 litro.

- Esnedun txokolate tableta: 21 litro.

- Arroz puztudun zerealak: 1.464 litros/kiloko.

Datuok hemen ekoizten diren elikagaiekin alderatzea zaila da, baina argibide izan daitezke gurean ere kontsumitzeko orduan hartzen dituguen erabakiak kontutan izateko. Kontusmitzen dugun ur guztia ondo erabiltzen ote dugu? Hala gehiegi pentsatu gabe xahutzen dugu?