21 Grams (21 gramos / 21 grammes) *****

21 Grams (21 gramos / 21 grammes) ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/21-grams-21-gramos--21-grammes/@@download/image/37p44-1.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Alejandro Gonzalez Iñarritu. Aktoreak: Sean Penn, Naomi Watts, Benicio del Toro, Charlotte Gainsbourg. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 125 minutu
37.zenbakia
21 Grams (21 gramos / 21 grammes)   *****
Heriotzaren zain dago Paul. Iristen ez den bihotz baten zain. Senarra eta bi alabak galdu ditu Christinak. Baita bizitzeko gogoa ere. Jack galtzaileak, berriz, sinesmena galdu du. Ordura arte galdu ez zuen gauza bakarra. Hiru istorio samin horiek ditu ardatz Amores perros apartaren egileak pelikula honetan. Estetikak zinema independentearen kutsua du, eta egitura narratiboa pitzaturik dago erabat. Egoyanen puzzleak baino zati txikiagoetan. Gordina da filma. Sufrimendua dario. Halabeharraz, pekatuaz eta erredentzioaren beharraz hitz egiten du. Itxaropenari uko egin gabe, baina. Aparta da filma, benetan. Baina oso gogorra. Askotan Scorseseren maisulan ilunenak dakartza gogora. Narratzeko modua ere oso irudimentsua da. Interpretazioak, berriz, zirraragarriak dira. Sean Penn aktoreak Volpi Kopa bereganatu zuen Veneziako Zinemaldian film honetan egindako lanarengatik. Baina Naomi Watts hura bezain ondo dago egokitu zaion rol dramatikoan. Eta, Benicio del Toro ere, ohi bezain fin. Ezinbestekoa.