2050. urterako munduaren erdiak ez du urik izango

2050. urterako munduaren erdiak ez du urik izango Nazio Batuen Erakundeko organismo baten arabera 2050. urterako munduko herrialdeen erdiek ur eskasia pairatuko dute. Horregatik, ezinbestekoa deritzo ohikoak ez diren baliabide hidrikoen alternatibak bilatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2050-urterako-munduaren-erdiak-ez-du-urik-izango/@@download/image/banner_2050-1-760x405.jpg
2022/06/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nazio Batuen Erakundeko organismo baten arabera 2050. urterako munduko herrialdeen erdiek ur eskasia pairatuko dute. Horregatik, ezinbestekoa deritzo ohikoak ez diren baliabide hidrikoen alternatibak bilatzea.
2050. urterako munduaren erdiak ez du urik izango

Alternatiba horietako bat "hodeiak ereitea" da. Hau da, atmosferan euria eragiten duten sustantziak zabaltzea. 
Bestalde, aipatzen da teknologia berrien aurrerapenak posible egingo duela gatzgabetze prozesua burutzen duten landareak egun landatu ezin daitezkeen herrialdeetan haztea. Momentu hauetan biztanleriaren %5ak gatzgabetze prozesuaren ondoren sortzen den urarekiko dependentzia du. 

Ur berrerabiltzearen garrantzia ere azpimarratu nahi izan du NBEn organismo honek. Hondakin-ura berrerabiltzea adibidez. Icebergetatik ateratako ura ere aukera bat izan litekeela esan du. 

NBE arabera urtero Artikoko 100.000 izotz mendi banatzen dira eta horiek profitatu litezke bertatik ura ateratzeko eta behar duen horri emateko. Argi dagoena da, ur eskasia pairatzen duten herrialdeek aldaketa bat behar dutela, uraren erabilera sortzailea eginez. Hori ahalik eta azkarren egin ezean, etorkizun idorra datorkigu.