2050. urterako ia planeta guztiak %100 energia berriztagarriak erabili ditzake

Inoiz ez gara hain gertu egon munduaren amaieratik. Kolapsoa ekidinezina da, eta horregatik datorren etorkizunerako bide berriak irudikatu beharrean gaude honi buelta emateko. Petrolioa jada ez da aukera bat eta beharrezkoa da modelo energetiko berriei lekua uztea.
Energia berriztagarriak guztiontzat
Popular Science aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera 139 herrialdek energia berriztagarriak eskuratu ditzakete. Horrek esan nahi du herrialde hauek 2030. urterako energia fosilak utzi moduan egongo direla.
Onurak ugariak dira...
Ondorio horretara iristeko herrialde bakoitzaren baldintza naturalak aztertu dira eta ondorioztatu 2030erako 139 herrialdek berriztagarriak diren energia iturriak izan ditzaketela, eta 2050. urterako zifra hau %100 izan litekeela.
Honek onura ugari ekarriko lituzte: Herrialdeentzat autonomia handiagoa, soberania energetikoa... horiez gain, batez beste lur gutxiago erabiliko litzateke eta meatzaritza bezalako jarduerak ez lirateke beharrezkoak izango. Honek atmosferara CO2 jaurtiketak gutxitzen lagunduko luke kutsadura atmosferikoa murriztuz.
Errealista al da diagnostiko hau?
Artikuluaren arabera herrialde batzuk ahalegin handiagoa egin beharko dute beste batzuk baino jasangarriak izateko. Alabaina, trantsizio honetan denok gure ahalegina egiten badugu helburua eskurtu litekeela dio ikerketak, energia garbien belaunaldia askoz ere malguagoa baita energia fosilena baino.
Halere, helburuetara iristeko, modu komunitarioan pentsatzen hastea ezinbestekoa izango da. Belaunaldi sare autonomoak sortu ezean, zaila izango baita proposatutakoa betetzea. Izan ere, energia jasangarriak ere negozio bat izan daitezke, eta pertsonen onuretara jarri beharrean interes ekonomikoen beharretara mugatzea eragin lezake horrek.
Hori ez gertatzeko, trantsizio prozesu honetan guztiok gara arduradunak. Ez dugu ahaztu behar, energia bide berriak nola sortu pentsatzeaz gain, bizitza gizartean modu jasangarrian antolatzea dela garrantzitsuena. Modu honetan soilik lortuko dugu gure kontsumismo energetiko honekiko dependentziarekin hautsi eta naturarekin harreman hobeak eraikitzea.