2046 *****

2046 ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2046/@@download/image/45p48-1.jpg
2004/10/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Wong Kar-wai. Aktoreak: Tony Leung, Zhang Ziyi, Faye Wong, Gong Li. Generoa: drama erromantikoa. Herrialdea: Txina. Urtea: 2004. Iraupena: 120 minutu. 
45.zenbakia
In the Mood for Love maisulan zirraragarriaren egilearen harribitxi berria da 2046 film aparta. Irudi iradokitzailez zipriztindutako drama erromantiko ederra oso. Bihotza apurturik duen gizon batek maitasun galduari buruz gogoeta egiten du. Artean gazte zela, maite zuen emakumeak abandonatu zuen Chow kazetari hitsa. Zauriturik, sentimenduei uko egin, eta emakumeak limurtzen hasi zen. Seduzitutako neska haietako bat, ordea, berarekin maitemindu zen. Irudi gogoangarriz melatutako poesia fina da.