2035. urterako erregai fosilak debekatuta egongo dira Erresuma Batuan

2035. urterako erregai fosilak debekatuta egongo dira Erresuma Batuan Erresuma Batuan ezingo dira gasolina edo diesel bidez dabiltzan auto berriak saldu 2035. urtetik aurrera. Aurreikusita zegoena baino bost urte lehenago dator debekua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2035-urterako-erregai-fosilak-debekatuta-egongo-dira-erresuma-batuan/@@download/image/por-que-espana-debe-prohibir-los-coches-diesel-y-gasolina-como-francia-y-uk.jpg
2020/02/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erresuma Batuan ezingo dira gasolina edo diesel bidez dabiltzan auto berriak saldu 2035. urtetik aurrera. Aurreikusita zegoena baino bost urte lehenago dator debekua.
2035. urterako erregai fosilak debekatuta egongo dira Erresuma Batuan

Horrela autoen industrian presioa gehitu nahi da Brexitaren ondoren jasan ditzaketen salmenten beherapenei eta horren ondorioei aurre egiteko. Hori dela eta, erregai tradizionalak apurka abandonatzen hasiko dira Erresuma Batuko biztanleak Boris Johnson lehen ministroak iragarri duenez.

Modu honetan, igorpenak murrizteko konpromisoa betetzeko eta klima-aladaketaren aurkako estrategiak burutzeko modu oldarkorragoa hartu du Erresuma Batuak. Helburua 2050. urterako igorpenak zerora murriztea da. Auto ekoizleak arduraturik agertu dira kotxe hibridoen industria berrira moldatzen ari diren bitartean.

Norvegia edota India bezalako herrialdeetan ere bide beretik pausuak ematen ari dira eta espero da euren autoek hamarkada baten buruan zero igorpen jaurtitzea atmosferara.