2030. urtera arte Singapurrek milioi bat zuhaitz landatu nahi ditu

2030. urtera arte Singapurrek milioi bat zuhaitz landatu nahi ditu Horretaz gain, etxe guztiak parkeren batetik 10 minutura egotea ere bada helburua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2030-urtera-arte-singapurrek-milioi-bat-zuhaitz-landatu-nahi-ditu/@@download/image/30284055178_3b00c410c6_c.jpg
2020/11/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Horretaz gain, etxe guztiak parkeren batetik 10 minutura egotea ere bada helburua.
2030. urtera arte Singapurrek milioi bat zuhaitz landatu nahi ditu

Oraingoz, jada 60.000 zuhaitz landatuak ditu herrialdeak 2020ko apiriletik. Orduan hasi zen ekimen hau. Hamar urtetan milioi bat zuhaitz berri landatzea espero da. 

Ekimen onek eragina izango du hiriko paisaian eta baita paisaia naturaletan: parkeetan, loragegietan, erreserba naturaletan... Singapurrek espero du, modu honetara, aldaketa klimatikoaren aurrean erresistentzia areagotzea ekimen honen bitartez, Singapur naturaren erdian dagoen hiria bilakatuz. 

Singapur oso arduratuta dago aldaketa klimatikoarekin. Izan ere, bertako klima epelagoa da, ekaitzak gogorragoak eta lehorte sasoiak inoiz baino luzeagoak. Horregatik, zuhaitzak landatzeaz gain, 200 hektarea parke naturalentzat gordeko dira, hiria eta natura bat egiten duten guneak sortuz. Horretaz gain, animalia eta landare espezien babeserako neurriak ere hartuko dira, batez ere mehatxuan dauden horiek babesteko.