2026AN KALERATUKO DIREN BIDEOJOKOAK
GTA 6
Atzerapenak izan ditu jokoak, baina badirudi aurten iritsiko dela bideojoko zaleen eskuetara. Trailerra ikusita, bisualki ederra eta zaindua izango dela dirudi. Vice Cityn kokatuko dute jokoa, baina Floridako beste zenbait tokitan oinarritutako lekuak ere agertuko omen dira. Bi protagonista nagusi izango ditu, eta horietako bat emakumea izango da.
Tomb Raider: Legacy of Atlantis
Jokoaren 30.urteurrenaren aitzakian iritsiko omen da, atzerapenik ezean. Lara Croft Peruko oihanean, antzinako Grezian, Egitoko desertuan eta irla misteriotsu batean ibiliko da. Beste remake bat ere badute eskuartean, Catalyst, 2027rako.
Hela

Europa iparraldeko paisaiak eta folklorea lagun, jokalariak landa-eremuko saguak izango dira, eta adineko sorgin bat lagundu beharko dute. Horretarako osagaiak abentura, objektuak eta edabeak izango dira.
007 First Light
James Bond agentearen eskutik, akzioa eta espioitza istorioak izango dira joko honetan. Agentziari eragiten dion konspirazioa geldiaraztea izango da helburua. Armak, tresnak, diskrezioa, eta kotxe nabarmenak izango dira nagusi.
Fable
Pertsonaia nagusia haurra izango da hasieran eta ondoren heldu bilakatuko da. Ezezagun batek bere herri osoa harri bihurtuko du eta gertatutakoa ikertzeko bilaketan hasiko da. Borrokak era askotarikoak dira: aurrez aurrekoak, distantzian edo magia bidez.
Pragmata
Ilargiko ikerketa-estazioan kokatzen da. Protagonistak eta neskato androide batek elkarrekin lan egin beharko dute bizirauteko eta Lurrera itzultzeko. Etsai duten adimen artifizialari aurre egin beharko diote gainera.

Halo Campaign Evolved

Istorio mitiko hau eguneraketa eta hobekuntzekin iritsiko da. Hiru misio berri izango dira tartean, eta baita taktika berriak ere. Bakarrik ala lau jokalariren artean joka daiteke.
