2022ko Zuberoako Maskaraden egunak

2022ko Zuberoako Maskaraden egunak Aurteko Atharratze-Aloze Maskaradak urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dira. Atharratzen bertan hasiko dira eta apirilaren 17an amaituko dira Gamere Zihigan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-zuberoako-maskaraden-egunak/@@download/image/maskarada.jpeg
2022/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Albistearen iturria: dantza.eus

Aurteko Atharratze-Aloze Maskaradak urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dira. Atharratzen bertan hasiko dira eta apirilaren 17an amaituko dira Gamere Zihigan.
2022ko Zuberoako Maskaraden egunak

Honela, ia lau hilabetetan Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alotzeko gazteek. 

2021ean, pandemia dela eta, neguan beharrean udan hasi ziren Barkoxeko gazteak maskaradarekin eta beraz, oraintsu bukatu berri badira ere, laster, 2022koak hasiko dira. Hona hemen 2022ko maskaraden egutegia herriz herri:

  • Urtarrilak 16 (igandea): Atharratze
  • Urtarrilak 22 (larunbata): Pagola
  • Urtarrilak 20 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6 (igandea): Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 13 (igandea): Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 26 (larunbata): Santa Grazi
  • Martxoak 6 (igandea): Muskildi
  • Martxoak 12 (larunbata): Idauze
  • Martxoak 19 (larunbata): Ainharbe
  • Martxoak 26 (larunbata): Aloze
  • Apirilak 10 (igandea): Iruri
  • Apirilak 17 (igandea): Gamere-Zihiga 

Maskaradetara joango zaren lehen urtea baduzu hau aurretik dantza.eus webguneak egindako gida hau irakurtzea gomendatzen dizut, Maskaradetan gal ez zaitezen!