2022ko Villa Sound Bilbao edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekita

2022ko Villa Sound Bilbao edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekita Villa Sound Bilbao talde gazteei ikusgarritasuna emateko programa da eta Hego Euskal Herriko taldeek hartu dezakete parte bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2022ko-villasoundbilbao-edizioan-parte-hartzeko-izena-emateko-epea-irekita/@@download/image/Fotos-Final-Urban-JazzWoman-20191019-2.jpg
2022/01/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehelle

Villa Sound Bilbao talde gazteei ikusgarritasuna emateko programa da eta Hego Euskal Herriko taldeek hartu dezakete parte bertan.
2022ko Villa Sound Bilbao edizioan parte hartzeko izena emateko epea irekita

Talde aukeratuek Bilborock-en lau kontzertu eman ahalko dituzte. Horretaz gain, mentoring edo aholkularitza espezializatua eskainiko zaie euren jarduera profesionalizatzeko. Hau gutxi balitz, Bilbotik at, beste lau hiritan ere kontzertuak eskaini ahal izango dituzte. 

Honela beraz, aurretik izena emandako Euskadi eta Nafarroako taldeen artean epaimahai profesional batek 12 talde aukeratuko ditu. Talde hauek VSB Fest deitutako jaialdian parte hartuko dute martxoak 18, 25, apirilak 1 eta 8 egunetan. 

VSB Fest jaialdira hurbilduko diren epaile eta publikoak 6 talde edo bakarlari aukeratuko ditu mentoring programan parte har dezaten. 

Zertan datza mentoring-ak?
Formazio programa bat da hautatutako taldeen beharretara egokitzen dena hainbat esparrutan: komunikazioan, ekoizpen teknikoan, jabetze intelektuala eta eskubideen kudeaketan eta promozioa, birak, kontzertuetan. 

Mentoring epea amaitu ondoren epaimahaikideek sei talde zein bakarlarien artean bat aukeratuko dute 2022ko azken hiruhilekoan bira bat burutu dezan. Gutxienez lau kontzertu programatuko zaizkio Espainiar Estatuko antzoki ezberdinetan zehar. Bakoitzean, bertako talde edo bakarlari batekin batera joko du eta 750 euro jasoko ditu, antzokietara hurbiltzeko gastuak bertan sartuko direlarik. 

Izena emateko sakatu hemen, urtarrilak 31ra arte dago aukera.