2021. urtean Estatu Batuetako trans gazteen bostetik batek suizidio saiakerak burutu zituen

2021. urtean Estatu Batuetako trans gazteen bostetik batek suizidio saiakerak burutu zituen Datu beldurgarriak badira ere, trans pertsonen sufrimendua zenbakitan jarri eta ikusgarritasuna emateko baliagarriak dira zifra hauek. Bada zer hausnartu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2021-urtean-estatu-batuetako-trans-gazteen-bostetik-batek-suizidio-saiakerak-burutu-ditu/@@download/image/i.jpeg
2022/05/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Datu beldurgarriak badira ere, trans pertsonen sufrimendua zenbakitan jarri eta ikusgarritasuna emateko baliagarriak dira zifra hauek. Bada zer hausnartu.
2021. urtean Estatu Batuetako trans gazteen bostetik batek suizidio saiakerak burutu zituen

Trevor Project irabazi asmorik gabeko erakunde estatubatuarra da. LGBTQI+ kolektiboaren krisiak eta suizidio kasuak prebenitzea du helburu. Urte osoan zehar 24 orduko zerbitzua eskaintzen duen bakarra da. 

Prebentzioari lotutako galdetegi bat burutu berri du erakundeak azken hiru urtetako LGBTIQ+ kolektiboko gazteen osasun maila zein den jakiteko xedez. Galdetutako pertsonak 13-24 urte bitartekoak izan dira. Gainera, galdetutakoen %45 afrikar jatorrikoak dira eta %48 trans pertsonak. Beraz, galdetegiari aniztasunik ez zaio falta eta horrek kolektiboaren errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera eskaini du. 

Galdetegi honetako emaitzen arabera, azken hiru urteetan hazi egin da LGBTIQ+ kolektiboan pentsamendu suizidiak edukitzeko joera. 2021. urtean gazte horien %45ak, modu serioan, planteatu zuen bere buruaz beste egitea. Gainera, egoera hau are eta larriagoa da trans gazteen artean. Hauek, suizidio pentsamenduak izateaz gain, bostetik batek saiakerak ere egin zituen. Horien barruan, afrikar jatorriko LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen kopuru handiagoak burutu zituen bere buruaz beste egiteko saiakerak.

Alde baikorragoak ere aipatuz, galdetegi honek begi bistan jarri du kolektibo honen eskubideak errespetuz tratatzen dituen inguru sozial eta familiartekoaren garrantzia zenbaterainokoa den. Zehaztu du suizidio saiakerak erdira jaisten direla familiaren babesa edukiz gero.