2021. urtea, laburrena

2021. urtea, laburrena Azken hamarkadetako urterik motzena dugu aurretik; hau da zergatia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2021-urtea-laburrena/@@download/image/Captura de pantalla 2021-01-12 a las 09.34.11.png
2021/01/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Azken hamarkadetako urterik motzena dugu aurretik; hau da zergatia.
2021. urtea, laburrena

Hasi dugun urteak 365 egun izango ditu, baina azken hamarkadetako laburrena izango da; kalkuluen arabera, aurtengo egun bakoitza bataz bestekoa baino 0.05 milisegundo laburragoa izango da, urtea amaitzean 19 milisegundo gutxiagoko urtea osatuz. 

Hain zuzen, estatistiken arabera egunak 86,400 segundo ditu; aurten baina, egun horiek laburragoak izango dira. 1937. urtetik ez dira horren egun laburrak erregistratu, eta erruduna Lurra bera da, bere errotazioaren abiadura azkarragoa delako.

Normala da eguzki egun batek milisegundo gehiago ala gutxiago izatea (milisegundo 1 = 0,001 segundo), izan ere, Lurraren errotazio abiadura etengabe aldatzen da hainbat faktoreren eraginez (nukleoa, ozeanoak, atmosfera...). IERS Lurraren Errotazio eta Erreferentzia Sistemen Nazioarteko Zerbitzuak erregistratzen ditu mugimendu horiek, egun bakoitzaren luzera erreala kalkulatuz.

Gauzak horrela, IERS-en datuek diote 1973tik inoiz erregistratutako egunik laburrena 2005eko uztailaren 5a izan zela, ohiko 86,400 segundo horiek baino 1.0526 segundo gutxiago iraun baitzuen. Baina 2020 urte erdialdean, Lurrak errekor hori gainditu zuen gutxienez 28 egunetan; guztietan egunik laburrena uztailaren 19a izan zen, 86.400 segundoetatik 1,4602 segundo gutxiago eginez. IERS-ek kalkulatzen du 2021ean oraindik ere laburragoak izango direla egunak, errekor berriak gaindituz.