2020tik aurrera GAZTEZULO Katalunian ere zabalduko da (inozentada)

2020tik aurrera GAZTEZULO Katalunian ere zabalduko da (inozentada) Ikusirik aurten zenbaterainoko harpidetzak iritsi zaizkigun Kataluniatik, bertan ere zabalduko dugu aldizkaria, katalanez gainera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2020tik-aurrera-gaztezulo-katalunian-ere-zabalduko-da/@@download/image/hiru kat.jpg
2019/12/28
Ikusirik aurten zenbaterainoko harpidetzak iritsi zaizkigun Kataluniatik, bertan ere zabalduko dugu aldizkaria, katalanez gainera!
2020tik aurrera GAZTEZULO Katalunian ere zabalduko da (inozentada)

Azken urtebete honetan Kataluniatik jaso ditugun harpidetzak eta GAZTEZULO dendatik edukitako eskariak ikusita datorren urtera begira GAZTEZULO Katalunian ere kaleratzeko lanean jardun du lantaldeak 2019 honetan.

2020a hastear den honetan iragarri dezakegu aldizkariak euskarazko bertsioa edukitzeaz gain katalanez ere kaleratuko dela. Webgunea ere bi hizkuntzetan egongo da, Euskal Herriko berriez gain, Kataluniako berriei ere lehentasuna emango zaielarik. Hain zuzen, urtetan gure blogari eta kolaboratzaile izan den Elena Ripau arduratuko da Kataluniako edizioaz. 1985ean Tolosan jaio, baina Katalunian bizi den kazetari honen laguntzarekin, GAZTEZULOren mugak zabaltzeko abenturari ekiteko prest gaude. Urtarriletik aurrera emango ditugu xehetasun gehiago, adi gaztezulo.eus web guneari eta gure sare sozialei!

Bide batez, zuk ere GAZTEZULO kide izan nahi baduzu, loratu zaitez gurekin! Sakatu hemen harpidetza egiteko.