2020an Kenyan ez da errinozerorik hil ezkutuko ehizagatik

Erakundeak adierazi duenez, azken 8 urteetan ezkutuko ehizaren murrizketa jarraitua behatu da errinozeroei dagokionez, erakutsiz hauek babesteko hartutako neurriak eraginkorrak direla.
IFAW-aren arabera, Kenyak 2019an 1.441 errinozero izatetik 2020an 1.605 izatera igaro da. Pasa den otsailean Kenyako Landare eta Animalia Basatiak babesteaz arduratzen den erakundeak (KWS) baieztatu zuen 2020an herrialdean gutxitan gertatutakoa jazo zela herrialdean: ezkutuko ehiztarien erruz ez zen inongo errinozerorik hil.
Honela, 2013an ezkutuko ehizagatik 59 errinozero erail bazituzte, 2020an ez zen bakar bat ere hil. Aldea nabarmena da! Orain helburua, elefanteen ehiza ezkutua dela eta, animalia hauetako bakar bat ere ez hiltzea dela adierazi dute. Izan ere, ehiztari hauen erruz urtean 340 elefante hiltzen baitira.