2020an estreinatutako telebistarako programazioen %10 koronabirusaren krisia islatzen du

2020an estreinatutako telebistarako programazioen %10 koronabirusaren krisia islatzen du Hala dio Mipcom jaialdiak argitaratutako txostenak. Covid-19ak pantaila txikiaren industria ere eraldatu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2020an-estreinatutako-telebistarako-programazioen-10ak-koronabirusaren-krisia-islatzen-du/@@download/image/the-good-doctor-copia-1602574924.jpg
2020/10/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hala dio Mipcom jaialdiak argitaratutako txostenak. Covid-19ak pantaila txikiaren industria ere eraldatu du.
2020an estreinatutako telebistarako programazioen %10 koronabirusaren krisia islatzen du

Covid-19ak mundua geldiarazi du eta telebista azkartu. Izan ere, osasun krisiak gehien eraldatu duen kontsumo eta ekoizpen modua izan da. Glance aholkularitzak Cannes-eko Mipcom jaialdiak aurkeztu zuen txostenaren arabera pantaila txikiak errealitatera egokitu behari zan du.

Oraingoz, 2020an estreinatutako mundu osoko programazioaren %10ak osasun krisira egokituta egin du. Formatuak birplanteatu behar izan dira egungo errealitate ezegonkorrean txertatzeko.

Ikerketak Telebista Espainiarreko Muévete en casa saioa aipatzen du, non bertan azaltzen den nola egin gimnasia etxeko objektu ohikoekin. Beste herrialdeetan, Belgika edo Estatu Batuak kasu, lehiaketa askok formatuak berrasmatu dituzte (Belgikak ehorztetxeei buruzko Komen Te Gaan reality-a berrogeialdiaren exijentzietara egokitu zuen, Estatu Batuak herrialdean berriz jatetxe baten ingurukoa egokitu zuten). Frantzia, Tous en Cuisine sukaldaritza espazio beteranoak bere ikus-entzuleak bikoiztu zituen saioaren protagonista den Cyril Lignac-ek bere platerak estudioan beharrean bere etxean prestatzen hasi zenean. Kolonbian Enfermeras deitutako telesaila Enfermeras 24/7 bilakatu da eta bere protagonistak egungo krisiari aurre egiten azaltzen dira. Azkenik, esan Estatu Batuetan azaroaren 2an estreinatuko den The Good Doctor telesailaren denboraldi berriak koronabirusa izango duela protagonista. 

Aipamen berezia zor zaie jada existitzen ziren eta egokituz arrakasta berriak eskuratu dituzten programei. True crime generoak, non krimen errealak kontatzen dituzten dokumentalak diren, arrakasta txikiak eskuratu ditu. White House Farm da horren adibide. Britainia Handiko eoizpen honek bere ikus entzuleak %30ean igotzea lortu du zenbait gauetan. Thriller generoak ere interes berezia piztu du publikoarengan, batez ere Dark telesail alemaniarrak eta Lovecraf Country estatubatuarrak. Wisher telesail txinatarrak ere jakin min izugarria piztu du. Bertan desirak betearazten dizkizun mugikor aplikazio bat da protagonista.