“Tsuki Odyssey” jokoa “Animal Crossing” zaleentzat

“Tsuki Odyssey” jokoa “Animal Crossing” zaleentzat TikTok-en biral bilakatu da mugikorraren bidez jolasten den joko lasaigarri hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201ctsuki-odyssey201d-jokoa-201canimal-crossing201d-zaleentzat/@@download/image/Tsuki Odyssey_02.jpg
2024/06/17
TikTok-en biral bilakatu da mugikorraren bidez jolasten den joko lasaigarri hau.
“Tsuki Odyssey” jokoa “Animal Crossing” zaleentzat

Ziur TikTok-en azaldu zaizula. Tsuki Odyssey mugikorreko jokoa da eta comfort games deitutako kategorian sartuko litzateke. Comfort game-en helburua jokalaria erlaxatzea da, atmosfera atsegina sortuz.

Beraz, Animal Crossing-en zalea bazara, Tsuki Odyssey honek izugarri gogoraraziko dizu. Premisa, ia ia berdina da: Tsuki, untxi polit-polit bat da. Bidaia luze batetik bueltan, ohartu da etxean lapurreta egin diotela, bere lagun jirafa lotan geratu zelako. Momentu honetatik aurrera, Tsukik gogor lan egin beharko du, azenarioak landaruz (herrixkako txanpona dira), etxerako altzariak erosteko eta bere gustura dekoratzeko. Kontua da azenarioak bi ordutik soilik jaso litezkeela eta jokoak denbora errealarekin funtzionatzen du, beraz, ez zara une oro jokora engantxatua egongo.

Baina lasai, azenarioak erein eta jasotzea ez da egin dezakezun bakarra: herriko besteekin (guztiak animali polit politak) hitz egin zenezake, arrantzara joan… Misio txikiak ere badaude.

Slow games edo comfort games deitutakoen grazia hori da, ez dela gauza askorik gertatzen. Jokoaren helburua, eguneroko zaratatik babesteko espazio eroso bat sortzea da, estresetik aldi batez aldentzeko. Aiton-amonen herria poltsikoan edukitzearen parekoa da!