“Legally Blonde”-ren telesail bat iritsiko da laster Prime Video-ra

“Legally Blonde”-ren telesail bat iritsiko da laster Prime Video-ra Pelikulen zaleak zorioneko daude. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201clegally-blonde201d-ren-telesail-bat-iritsiko-da-laster-prime-video-ra/@@download/image/Captura de pantalla 2024-04-09 a las 8.35.44.png
2024/04/15
Pelikulen zaleak zorioneko daude.
“Legally Blonde”-ren telesail bat iritsiko da laster Prime Video-ra

Reese Witherspoon eta bere Hello Sunshine erakundeak, Amazon-ekin elkarlanean Legally Blonde-n oinarritutako telesaila sortu dute. Oraindik ez dakigu ezer askorik telesailari buruz, baina badakigu Witherspoon-ek bere melena bereizgarria jarriko duela eta Ellen Woods-en gorputzean sartuko dela berriz ere.

Dirudienez spin-off-a oso garatua dago jada eta Gossip Girl-eko garatzaile eta ekoizleek idatzia izan da. Argi dago, Legally Blonde-etik spin off ugari atera litezkeela, ikusi beharko da ordea, istorio berri hauek originalaren umore eta ukitu inteligenteak bizirik mantentzeko gai diren.

Dena dela, Legally Blonde-ren zaleek ziur gustura hartuko dutela berri hau. Legally Blonde 3 pelikula sortzen ere ari omen dira, espero dezagun telesailagatik alboratua ez geratzea!