“Janari biluziak”: Zeelanda Berriak elikagaietatik plastikoa ezabatu nahi du

Produktu freskoekin plastikoa erabiltzearen aurkako kanpaina jarri da abian Zeelanda Berrian. Honela, establezimenduek konpromisoa hartu dute euren dendetako produktuen %100 berrerabilgarri, birziklagarri edo konpostagarria izateko 2025erako.
Dirudienez, ekimen honekin barazkiren salmenta %300ean igo da zenbait supermerkatuk plastikozko ontziak abandonatu ostean. Horrela, ikusi da ekimena ekologikoa izateaz gain errentagarria ere badela.
Sistema berri honetan dendetan dauden barazkiak noizean behin urez zipriztintzen dira fresko mantentzeko. Barazkien %90 ura da eta ikertzaileek frogatu dute urez bustitako produktuak hobeto ikusteaz gain euren kolore eta testura hobeto mantentzen dutela, euren bitaminak hobeto jasoz.
Alderantzizko osmosia burutzen duen sistema bat ere instalatu dute supermerkatuetan, barazkien gainera erortzen den uraren %99 bakteria eta klorotik libre egon dadin. Horrela, fruta ohiko ontzietan baino erakargarriago ikusteaz gain, plastiko askoz ere gutxiago erabiltzen da. Horren harira, Zeelanda Berriko supermerkatuetatik plastikoarekin erabat amaitzeko, erabilera bakarreko poltsak ezabatzen hasi dira, euren bezeroei berrerabili daitezkeen poltsak oparituz.