“Genero programak eta praktikak kulturan” jardunaldiak Donostian

“Genero programak eta praktikak kulturan” jardunaldiak Donostian Irailean Eusko Jaurlaritzak kultur arloko genero arrakalaz aurkeztutako txostenetik hasita “Genero programak eta praktikak kulturan” jardunaldiak eskainiko dira azaroaren 30ean Donostian Miramar jauregian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cgenero-politikak-eta-praktikak-kulturan201d-jardunaldiak-donostian/@@download/image/genero-programak-eta-politika-1-638.jpg
2019/11/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Irailean Eusko Jaurlaritzak kultur arloko genero arrakalaz aurkeztutako txostenetik hasita “Genero programak eta praktikak kulturan” jardunaldiak eskainiko dira azaroaren 30ean Donostian Miramar jauregian.
“Genero programak eta praktikak kulturan” jardunaldiak Donostian

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politika sailak aurtengo irailean antzerkia, dantza, literatura eta musika genero-berdintasunaren egoerari buruzko ikerketa bat aurkeztu zuen. Horretarako kultur munduko hainbat pertsonaien hausnarketak kontutan hartu zituzten aztertzaileek. Ikerketa honek EAEn emakumeen okupazioa %46.5eko zela eta gizonezkoena %55.1eako dela azaltzen du.

Larunbatean egingo diren jardunaldietan beraz kultura munduan emakume eta gizonen artean dagoen ezberdintasun egoera aztertuko da, sorkuntzaren ikuspegitik zein industriaren ikuspegitik. Ikerketan parte hartutako sortzaileek beraiek aurkeztuko dituzten azterlanak.

Bestalde, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna hobetzeko sortu diren esku-hartzen proposamenak ere mahairatuko dira. Helburu hau lau tailerretan banatu dute: dantza, literatura, musika eta antzerkia. Jardunaldiak amaitzean ondorio orokorrak plazaratuko dira.

Interesa duen oro hemen eman dezake izena jardunaldietan parte hartzeko.