“Ez da estetikagatik, osasunagatik da” bezalako esaldietan ezkutatzen den lodifobia

“Ez da estetikagatik, osasunagatik da” bezalako esaldietan ezkutatzen den lodifobia Maiz entzun ohi den esaldia izan ohi da kalean, telebista saioetan zein sare sozialetan... baina zer ezkutatzen da benetan horren atzean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cez-da-estetikagatik-osasunagatik-da201d-bezalako-esaldietan-ezkutatzen-da-lodifobia/@@download/image/E2UPXTR6T5DZRCCSSTDVECYX54.jpg
2022/06/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Maiz entzun ohi den esaldia izan ohi da kalean, telebista saioetan zein sare sozialetan... baina zer ezkutatzen da benetan horren atzean?
“Ez da estetikagatik, osasunagatik da” bezalako esaldietan ezkutatzen den lodifobia

Norbaitek “ez da estetikagatik, osasunagatik da” esaldia pentsatu gabe ahoratzen duenean, bere estetikaren ikusmoldea ezagutarazten ari zaigu. Gainera, ikusmolde hau, orokorrean, emakumeen gorputzetan aplikatzen da gehienbat. 

Mellisa MacCarthy aktoreari Bridesmaids pelikularen promozioan kazetari batek honakoa galdetu zion: “Harritzen al zaitu negozio honetan lanean aritzea zure izugarrizko neurria kontuan hartuta?”. MacCarthy-k suminduta erantzun zion: “Inongo kazetaririk ez da ausartzen John Goodman-i bere pisuagatik zerbait galdetzera”. 

Are gehiago, zinema munduak neurri handiko gizonezko aktoreen telantua aitortzeko ez du arazorik. Laurel Hardy, Charles Laughton, Peter Ustinov, John Candy… bezalakoei ez zieten sekula bere pisuagatik ezertxo ere galdetu. Gizonezko aktore gizenen pelikula bakoitzean ez dago sare sozialetan iruzkinik euren gizentasuna azpimarratzen. 

Bestelakoa da neurri handiko aktorea emakumea eta gaztea bada. 46 neurritik gorako gorputza badu iruzkinak berehalakoak eta etengabeak izan ohi dira. Iruzkinetan, noski, ez dira arduratzen aktorea bost zentimetroko takoi altuetan doalako eta horrek osasunari eragin liezaiokeen kalteagatik, beti bere "gizentasunari" egiten zaio erreferentzia.

Arautik kanpo dagoen gorputz horren ingurukoak izan ohi dira iritziak, ustez, pertsona horren osasunagatik kezkatuak azaltzen direlako. Lodifobia da, ordea, besterik ez. Ziur, gutako asko, beharbada noizbait errepikatu dugula goiburuko esaldia, balio bezala artikulu xume honek automatismo horiekin hausteko. Osasuna eta heteroarauaren barruan ederki egokitzen den gorputz bat ez dira sinonimoak, ezta pertsona lodi bat eta osasun eza ere.