“Eraztunen Jauna”-ren pelikula berriko protagonista izango da Gollum

“Eraztunen Jauna”-ren pelikula berriko protagonista izango da Gollum Pelikula berria 2026. urtean egongo omen da zinema aretoetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201ceraztunen-jauna201dren-pelikula-berriko-protagonista-izango-da-gollum/@@download/image/633136-the-lord-of-the-ring-gollum-decouvrez-la-bande-annonce.jpg
2024/05/16
Pelikula berria 2026. urtean egongo omen da zinema aretoetan.
“Eraztunen Jauna”-ren pelikula berriko protagonista izango da Gollum

Warner Bros-ek iragarri duenez, Eraztunen Jaunaren munduan oinarritutako bi pelikula ditu eskuartean. Lehena 2026an estreinatzea espero du eta Gollum izango du protagonista.

Zuzendaria Peter Jackson izango omen da. Lehen pelikula honetan Gollum pertsonaia izango da protagonista eta Andy Serkis-ek gorpuztuko du. The Hollywood Reporter aldizkariak aurreratu duenaren arabera, pelikula gidoien garapenaren lehen fasean dago.

Warner Bros-ek 2023an iragarri zuen J. R. R. Tolkin-en unibertsoan oinarritutako “hainbat” pelikula egiteko akordioetara iritsi zirela. Orain, estudioak, gidoilariak ere ezagutzera eman ditu: Fran Walsh eta Philippa Boyens.

Jada klasiko bihurtu diren Eraztunen Jaunaren pelikulek ia 3.000 milioi dolar bildu zituzten eta hamazpi sari eskuratu.