“Egin hegan ahal duzun guztietan”: Europako airelinea batek, urtebetez modu mugagabean, bidaiatzeko harpidetza txartela kaleratu du
“All You Can Fly” deitutako harpidetza mota eskuratzen duten bidaiariek, irailaren 25etik aurrera, nahi dituzten hegaldi guztiak hartu ahal izango dituzte.
Harpidetza mugagabe honek 495 euroko kostua izan zuen kaleratu zen lehen egunetan. Egun gutxitara bere balorea 595 eurotara igo zen. Hori bai, kopuru honen barruan ez dira esku-maleta, ez eta fakturatutakoa sartzen. Bidaiariei doan onartuko zaien bakarra 40x30 zentimetrotako poltsatxo bat izango da.
Harpidetza honekin, erakundeak Europan zehar dituen 53 ibilbideak erabili ahal izango dira, Italiarako barne hegaldiak salbu. “All You Can Fly”-ek nazioarteko ibilbide guztiak ere barne hartzen ditu. Hori bai, airelineak aipatu duenez, eserlekuak eskuragarritasunaren araberakoak izango dira. Modu honetara, pertsona bakoitzak egunean hiru hegaldi egin ahal izango ditu eta erreserba bakoitzeko, tarifa finkoko 9.95 euro inguru soilik ordaindu beharko omen ditu.
Hori bai, badaude bete beharreko zenbait baldintza; adibidez, txartelak, bidaiatu baino 72 ordu lehenago soilik erreserbatua ahal izango dira, horrek bidaia antolatzeko sortu litzakeen arazoekin. Gainera, hegaldi hauen joaneko txartela soilik hartu ahal izango da. Bidaiariak itzultzeko txartela izango duten ziurtasunik gabe bidaiatzera behartzen ditu. Airelineak beste baldintza bat ere gehitu du: pertsona bakoitzak ezingo ditu hiru aldiz baino gehiago atzera bota hartutako txartelak.
Baldintzak baldintza, harpidetza sistema honek arrakasta handia izan du eta eskuragarri jarri diren 10.000 harpidetzak bukatzear omen daude.
