“Chemsex” eta arriskutsuak diren beste zenbait jokabide sexual

“Chemsex” eta arriskutsuak diren beste zenbait jokabide sexual Adituek “chemsex” bezalako praktika sexualen gorakadaz ohartarazi dute, horrek dakartzan transmisio sexualeko infekzio eta kutsadurengatik. Arazo hau batez ere gazteen artean agertzen da eta beste gizonezkoekin harremanak dituzten gizonezkoen artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cchemsex201d-eta-arriskutsuak-diren-beste-zenbait-jokabide-sexual/@@download/image/img_jatienza_20170731-121251_imagenes_lv_otras_fuentes_preservativo-k73F-U4628546559710SG-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2019/10/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Adituek “chemsex” bezalako praktika sexualen gorakadaz ohartarazi dute, horrek dakartzan transmisio sexualeko infekzio eta kutsadurengatik. Arazo hau batez ere gazteen artean agertzen da eta beste gizonezkoekin harremanak dituzten gizonezkoen artean.
“Chemsex” eta arriskutsuak diren beste zenbait jokabide sexual

Larrialdi zentroek transmisio sexualeko infekzioak eta haurdun ez geratzeko tratamendu antiretrobiralen edo hurrengo eguneko pilularen tratamenduaren igoera atzeman dute. Eskatzaileak gazteak izan ohi dira, eta batez ere gizonezkoak, beste gizonezkoekin harremanak dituztenak.

Ikertzaileak igoera honen zergatia bilatzen saiatzen ari dira; sifilis, gonorrea, hepatitis B, giza papiloma eta klamidia kasuak izugarri hazi baitira. Dudarik gabe, preserbatiboek ematen duten babesik gabe, kutsadurak daude. Alacanteko Unibertsitateko Alba Navalón Mira, soziologiako doktoreak dionez, gazteen %95ak erabiltzen du antisorgailu metodoren bat, baina %68ak ez du langa bezala erabiltzen, horrek dakartzan gaixotasun eta haurdunaldiekin.

Horrez gain, ikusi dute aldiberekotasuna hazi egin dela harreman sexualetan, bikote bat baino gehiagorekin egotea aldi berean egotea, arriskuak haziz. Horregatik, gomendatzen da bikotez aldatzean analisi batzuk egitea dena zuzen dagoela frogatzeko, eta hala ez balitz beharrezkoa den tratamendua jasotzea hurrengo bikotea ez kutsatzeko.

Praktika sexual arriskutsuenen jarduna
Azken urteetan gainera, arriskutsuak diren praktika sexualen praktikak haziz joan dira. Adibidez, gizon ugarik IHESA dute chemsex (drogekin sexua) praktikatzeagatik, eta baita bareback, serosorting edota fuck of death moduak erabiltzeagatik. Praktika guzti hauek modu batean laburbildu ditzakegu: harremanak kondoirik gabe nahita edukitzea beste gizonezkoekin seropositiboak izan daitezkeen aren (ala ez), hain justu kutsatzeko ideiarekin; horrela ez baitute gehiago arduratu behar behin kutsatu ondoren. Jokabide hauen atzean kutsadura besteei, baina norberari ez, gertatzen zaienaren ideia magikoa dago.

Beldurra galdu da
Harrigarria da egun horrelakoak gertatzea, horrenbeste informaziorekin, baina badirudi hain justu, informazio hori behar ez den lekuetan bilatzen dutela. Horregatik, pertsonen %2-%3 artean pentsatzen dute antisorgailu metodo ezberdinak erabili behar direla hau ekiditeko, horien artean coitus interruptus edo atzera martxa.

Hezkuntza sexuala ezinbestekoa da
Informazioa eskura edukitzea inoiz baino errazagoa baldin bada ere, ezinbestekoa da eskola programetan sexualitatea txertatzea errespetua eta afektibitatea landuz, eta baita norberaren eta bikotearen zaintza ere; noski, dagoen aniztasun eta identitate sexualak kontuan hartuz.

Harago joanaz, generoaren ikuspegia era gehitu beharko litzateke, batez ere maskulinitatearena, ikusteko gizonek nola erantzuten duten ezartzen zaizkien patroi hegemonikoei, horrela euren osasunean eragina duten arrisku jokabideak gutxitzeko.

Ligatzeko aplikazioek kutsatzeko arriskua gehitzen dute
Tinder bezalako aplikazioek harreman esporadikoak edukitzea asko erraztu du bai, baina baita transmisio sexualeko gaixotasuna edukitzeko probabilitatea ere, beti ere behar diren neurriak hartzen ez badira noski.

Zeren infekzio baten transmisioa handitu bada, esposizio sexuala handitu delako izan da. Harreman gehiago daude eta arrisku handiagokoak. Batez ere, gizonezkoekin sexua duten gizonezkoen artean eman da igoera, jokabide aldaketa bat eman delako. Gizon hauek bere jokabidea ez dute lotzen orientazio sexualarekin, generoarekin lotzen dute, hau da, gizon izatearekin.

Ideia horretan patriarkatuak asko du esateko ikertzaileen arabera. Gizartean gizonezkoak emakumezkoak baino sexualki aktiboagoak direnaren pertzepzioa dago. Horrek azaldu eta justifikatuko luke zergatik igo diren gaixotasun sexualak gizonezkoen artean.

Haatik, noski, beste faktore batzuk ere badute eragina pertsona batzuk IHESA edota bestelako gaixotasunak edukitzeko zaurgarriago egiten dituena: estatus migratzailea, klase soziala, maila sozioekonomikoa, etnia... eta gizarteko homofobia. Zure desira propioa onartzeko zailtasunak eta bizitzako momentu kritikoek autoestimuan eragina izan dezakete eta horrek ekarri dezake arrisku gehiago hartzea oro har, baita sexualki ere. Adituek diotenez, asko praktika hauetara gehitzen dira talde baten zati sentitzeko eta bakardadea uxatzeko. Horregatik, ez dituzte arrisku egoera horiek ikusten.

Egoera horiei drogak gehitzen badizkiegu arrisku sentsazioa gutxitzen dute gainera. “Chemsex”-ean ohikoa da mentafetamina, mefedrona eta estasia bezalako drogak erabiltzea 24-72 orduko sesioetan. Muturreko praktika honek zenbait heriotza eragin ditu dagoeneko. Beste behin, hezkuntza ezinbestekoa da.