“Bridgerton”: Lady Whistledown-en pertsonaia inspiratu zuten benetako emakumeak

“Bridgerton”: Lady Whistledown-en pertsonaia inspiratu zuten benetako emakumeak Telesailaren zale askok galdetu dute ea Lady Whistledown benetan existitu ote zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cbridgerton201d-lady-whistledown-en-pertsonaia-inspiratu-zuten-benetako-emakumeak/@@download/image/bridgerton-nicola-coughlan-penelope-featherington-1608537174.jpg
2024/06/10
Telesailaren zale askok galdetu dute ea Lady Whistledown benetan existitu ote zen.
“Bridgerton”: Lady Whistledown-en pertsonaia inspiratu zuten benetako emakumeak

Zenbat gustatzen zaigun txutxu-mutxu on bat. Bizitza benetan aspergarria litzateke hauek gabe. Berdina gertatzen zaie Bridgerton telesaileko pertsonaiei ere. Txutxu-mutxuen liburuxka idazten duen Lady Whistledown maite eta gorrotatu egiten dute aldi berean. Goi klase, lehen begiratuan perfektuko, alde ilunak ateratzen ditu, aristokrata asko lotsagorrituz.

Ikusle askok galdetu izan du ea Lady Whistledown benetan existitu ote zen. Telesail arrakastatsua Julia Quinn idazlearen saga liburu batean inspiratua dago, baina hortik haratago, oinarri errealik ba al du?

Telesailean kokatzen den garaiko esamesak egunkarian agertzen ziren, iritzi zutabeak idazten ziren, ez ziren liburuxka independente moduan argitaratzen. Garai hartan ere goi gizartea islatzen zuten eleberriak maite zituen jendeak. Hona hemen eragin handiena izan zutenak:

1. Maria Edgeworth: Garaiko nobelagile ezagunenetakoa izan zen. Diru asko irabazi zuen eta horri esker bidaiatu egin zuen eta bere plazerak ordaindu. Ez zuen ez senarrik, ez haurrik eduki. Bere liburuek gizartea esploratzen dute, garaiko Irlandako landa inguruko ohiturak eta baita bertako aristokrazia ere. Adibidez, bere nobeletako batean arrazarteko ezkontza batez hitz egiten du, zerbitza beltz baten eta nekazari ingeles baten alabaren artean.

2. Sidney Owenson (Lady Morgan): Bere bizitza osoan zehar liburu eta poemak idatzi zituen. Owensonek, ezkon aurretiko hitzarmen bat egin zuen. Bertan eskatzen zuen bere diru-sarrerak bere kontrolpean jarraitzea ezkondu ostean ere. Idazleari kritika batean faltsua zela esan zioten, libertinajea praktikatzen omen zuela. Kritika honetaz mendekatu zen Florence Macarthy; an Iris tale (1818) liburuan. Bertan, emakume batek, kritikari bat iraintzen du grazia askorekin.

3. Felicia Hemans: Idazle profesionala bilakatu zen 1818an, bere senarrak abandonatu ostean. Bere bost seme-alabekin utzi zuenez, hauek mantentzeko denetarik egin zuen: kritikak, itzulpenak, abestiak, antzerki-obrak… baina batez ere bere poesiak bilakatu zuen famatu.

4. Amelia Opie: Batere konbentzionala ez zen harremana zuen Opie-k eta honek bere obrarik famatuena inspiratu zuen: Adeline Mowbray (1804). Nobelan, ezkondu gabe dauden, baina elkarrekin bizi diren, bikote batez hitz egiten du.

5. Lady Chharlotte Bury: Lady Whistlebown-en antzekoena. Hainbat eleberri idatzi zituen, baina ezagun 1810-1815 bitartean, modu anonimoan idatzi zituen egunkariengatik egin zen . Garai hartan, Ingalaterrako printzearengandin banatu zen Caroline printzesaren zerbitzaria izan zen. Bikotearen inguruko informazio pribilegiatua argitaratu zuen eta printzesaren nortasuna ezagutarazi, zurrumurru ugari zabalduz. Editore batek kopiengatik dirutza eskaini zion eta garaiko goi-gizarteak berehala erosi zituen. Bridgerton-en ez bezala, berehala jakin zen egunkarien atzean Lady Bury zegoela.