“Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrendan GAZTEZULOko bi blogari!
Bada, Kultura atalean ondoko hiru blog hauek arituko dira finalean: Ikusi makusi, zer ikusi?, Maitane Legarretaren Hitz harrapakariak eta Xerezaderen artxiboa.
Gizartea eta politika kategorian aldiz:Maitematika, Kablegintza eta kablekariak eta 27 zapata.
Aisian, Iruñe Astizen Kontrakantxa, Apetitu on eta Begane izan dira aukeratuak, eta azkenik,
Zientzia eta teknologiaren esparruan, Naturzalia,Eatgirl vs Itgirl eta Laborategia dira finalistak.
Epaimahai lanetan: Azkue Fundazioa, Argia, Zuzeu orainkari digitaleko Urko Uranga, Joxe Rojas eta June Fernandez aritu dira.
Azken fasea martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitartekoa izango da. Epe horretan epaimahaikideek irabazleak hautatuko dituzte, eta apirilaren 4an, Euskararen Etxean egingo den Blogak testutik harago izenburuko jardunaldiaren baitan iragarriko dira.
Sariak honakoak izango dira: Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra, 200 eurotako diru-txeke bana lau kategorietako irabazleentzat eta sari berezi bat euskal blogari berrienarentzat eta Argia komunikazio-proiektuan parte hartzeko aukera.
ZORIONAK guztiei, baina bereziki IRUÑE ASTIZ eta MAITANE LEGARRETARI!