“Birjinitate kit-a” himena berreraikitzeko?

“Birjinitate kit-a” himena berreraikitzeko? Himena berreraikitzeko negozioa klinika klandestinoetatik hasi eta oraindik birjina zarenaren itxura egiteko kit-etaraino zabaltzen da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/201cbirjinitate-kit-a201d-himena-berreraikitzeko/@@download/image/freepressjournal_2019-11_4f4ed576-653d-4b8e-91f5-229d78527e29_51f65iffjgl__ac_sl1280_-930x600.jpg
2020/01/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Himena berreraikitzeko negozioa klinika klandestinoetatik hasi eta oraindik birjina zarenaren itxura egiteko kit-etaraino zabaltzen da.
“Birjinitate kit-a” himena berreraikitzeko?

Gizarte patriarkaletan birjinitatea oso baloratu izan da, zerbait (ia) sakratua izateraino. Horregatik, oraindik ere zenbait herrialdetan garrantzitsua izaten jarraitzen du, eta himena berreraikitzeak onarpen soziala ekar dezake, edo emakume askoren biziraupena bermatu dezake.

Baina baginaren erabilera bere jabeari bakarrik axola beharko litzaioke, ez da hala ordea zoritxarrez. Birjinitate faltsua sortzeko kitak azaldu dira eta Interneten erraz aurkitu daitezke. Gainera, diotenez birjinitatea berreskuratu dezakezu etxetik atera gabe.

Kitaren balioa 115 eurokoa da eta bertan birjinitatea “berreskuratzeko” zenbait pilula daude. Pilula hauek hartu ondoren, gorputzeko beroarekin urtzen dira eta odolaren ateratzea simulatzen dute. Pilulez gain “obulu” moduko batzuk daude bagina estutzeko, horrela, baginaren barnealdea txikitzen du, birjina zarela emanez. Produktua saltzen duen web guneak dioenez guztia %100 naturala eta osasungarria da.

Bere fidagarritasuna ezbaian jartzeko modukoa da, emakumearen gorputza era larrian aldatzen baitu, eta hala ez balitz ere horrelako produktu bat existitzea, %100 naturala izanik ere, ez da osasungarria, emakumearen gorputza artifizialki eraldatzen abitu. Izan ere, matxismoaren beste ikuspuntu bat gehiago besterik ez da, baginako zimurrak kentzen dituen krema bezala, eta euren helburua gizonezkoak eta euren desirak dira, ez emakumezkoak laguntzea.

Zoritxarrez, ez dira himena berreraikitzeko produktu bakarrak, himenoplastia deitutako kirurgiak ere ahalbidetzen dute hori. Ebakuntza honen prezioa 1.500 eta 3.500 euroren tartean dago. Zorionez, praktika hau ez dago oso hedatua.

Ebakuntza eta kit mota hauen helburua abusuaren kultura berrindartzea da. Horrela, gizonezkoen desirak betetzeko emakumea edozer egiteko prest egon behar duenaren ideia zabaltzen da produktu ez fidagarriak hartuz edo ebakuntza bat eginez. Noiz arte horrelako astakeriak?