2019ko jaialdietan emakumeen presentzia handitu da

2019ko jaialdietan emakumeen presentzia handitu da Geroz eta emakume gehiago daude jaialdi handien kartelean eta urte honetan bereziki nabaritu da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2019ko-jaialdietan-emakumeen-presentzia-handitu-da/@@download/image/GettyImages-955110182-920x584.jpg
2019/07/05
Geroz eta emakume gehiago daude jaialdi handien kartelean eta urte honetan bereziki nabaritu da.
2019ko jaialdietan emakumeen presentzia handitu da

Zenbaketa honetatik ondorio bat atera badaiteke da azkenik, 2019an zerbait mugitzen hasi dela. Kontzientzia bat sortu da eta geroz eta sentsibleagoa da. Batetik, denbora luzez, emakumeen ikusgarritasunaren alde lan egin duten kolektiboak ditugu, kontzertuak, eztabaidak eta abar antolatu dituztenak urteetan zehar. Beraiei esker hainbat eta hainbat artistek ahots bat eduki dute oholtza gainean eta horrek, emakume askoren ahalduntzea ekarri du, batzuk erreferente bihurtzeraino.

Bestetik, komunikabideek eta publikoak inoiz baino gehiago errefusatzen du musikan emakumeek historian zehar izan duten ikuspegi estereotipatua. Azkenik, industriak ikuspegi hau bere lan moduan barneratu du eta egun aurrerapauso handiak eman dira, jaialdi handietako karteletan eragiteraino. Horrela, egun emakume bati musikatik aske bizitzeko aukerak izugarri handitu zaizkio.

Errepaso bat
“Mujeres y música” web guneak egindako ikerketan 2017tik urtez urte aztertu dira jaialdietan emakumeek izan duten presentzia. Horrela, 2017an jaialdietan %11koa zen emakumeen presentzia eta genero berdintasunaren ideiaz ez zen hitzik ere egiten edo egiten bazen “publikoak horrela izatea nahi du” edo “ez daude emakumezkoak musikan” bezalakoak entzun behar izaten ziren.

2018an hobekuntza txiki bat nabaritu ahal izan zen, nahiz eta itxaropenetatik urruti geratu. Gizartea mugitzen hasia zen, baina musika oraindik ez zen hori oso nabarmena. Datu positibo moduan, emakumeek jaialdietan zuten presentzia %10etik apur bat igo zen.

Espainiar Estatuko jaialdien batez bestekoa azterturik 2019an, egun %19.17koa da emakumezkoen presentzia. Oraindik egiteke bide luzea baldin badago ere, jaialdi ia guztietan emakumezkoen presentzia bermatua egon da eta hori bada zerbait, horrek erakusten baitu ez dela kasualitate soila izan. Espero dezagun normalitate berri baten hasiera izatea.