2019, zientzia fikzioaren urtea

2019, zientzia fikzioaren urtea Aurtengo urtea irudikatu zuen adibidez 'Blade Runner' filmak; bete ote da aurreikusi zuten etorkizuna? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2019-zientzia-fikzioaren-urtea/@@download/image/Vd15Lye.jpg
2019/01/14
berria
Aurtengo urtea irudikatu zuen adibidez 'Blade Runner' filmak; bete ote da aurreikusi zuten etorkizuna?
2019, zientzia fikzioaren urtea

2019 urtea mugarri da zientzi fikzioan. Asko dira etorkizuna irudikatzeko urte hau aukeratu zuten filmak, eta beharbada guztietan ikonikoena Blade Runner izan zen. Ridley Scott zuzendariak hala irudikatu zuen 2019 urtea 1982ko filmean: etxe-orratzez eta neonezko kartelez jositako Los Angeles dekadente eta iluna, kez betea, non gizakia eta androideak batera bizi dira, eta tartean, replikanteak. Ez zuen gehiegi asmatu, nahiz eta aurreikusitako gauza batzuk geroz eta gertuago dauden, esate baterako, makinekin hitz egiteko aukera, aldaketa klimatikoa eta publizitate argitsuz jositako eraikinak.

Baina, zergatik aukeratu zuen Scottek 2019 urtea? Zuzendaria Philip K. Dicken Do Androids Dream of Electric Sheep? liburuan oinarritu zen filmerako, baina bertan etorkizun hurbila 1992an zen, hau da, filma estreinatu baino hamarkada bat lehenago soilik; horregatik, urtea atzeratzea erabaki zuen. Beharbada, Blade Runner 2049 filma gehiago gerturatuko da auto hegalarien eta androideen garaira... edo ez?

Ez da 2019 mugarri izan duen film bakarra. 2017an errodatutako Dean Devlinen Geostrom filmaren arabera, aurten klima maneiatzeko gai izango gara, ondorio katastrofikoekin noski. Ethan Hawke protagonista duen Daybreakers filmaren arabera, urte honetan gizateria banpiroz gainezka egon beharko luke; Ewan McGregor eta Scarlett Johansson aktoreen The Islanden, 2019an gizakiak gehiago eta hobeto bizi ziren beren klonei organoak kenduz; eta Katsuhiro Otomoren Akira manga mitikoan III. Mundu Gerra jasan berri duen mundu apokaliptikoa erakusten digu, non erabateko indarra duen protagonista esperimentu kimikoen atzaparretan erori daitekeen. Hauetako zein eszenario beteko dela uste duzue?