‘Zorua laba da’!, sareko jolas biral berriena

‘Zorua laba da’!, sareko jolas biral berriena Grabatzen ari zaituen lagunak esaldi xelebre hori bota eta bost segundu dituzu nonbaitera igotzeko! Grabatzen ari zaituzte, noski.... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018zorua-laba-da2019-sareko-jolas-biral-berriena/@@download/image/Floor_Laba.jpg
2017/07/18
albiste-laburra
Grabatzen ari zaituen lagunak esaldi xelebre hori bota eta bost segundu dituzu nonbaitera igotzeko! Grabatzen ari zaituzte, noski....
‘Zorua laba da’!, sareko jolas biral berriena

Internautek Sarera igotzen dituzten irudi eta bideo asko biralak bihurtzen dira eta egun gutxiren buruan mundu osora kutsatzen dira milaka eta milaka pertsona txorakeria bera egitera eramateraino!

Horixe gertatu da ‘Manequin Challenge’, ‘Andy’s coming’ edota ‘Trump’s coming’ moduko erronkekin, mundu osoko sare sozialak bideo zoro horiekin elikatu dira tarte batez. Aspertu arte...

Orain, ordea, joera berriena ‘Zorua laba da!’ delako jolasa da, aurrekoak bezain absurdoa, ez pentsa! Sakelako telefonoa daraman lagunak “Zorua laba da!” oihukatu eta bideoko protagonistak bost segunduko tartea du esaldi hori entzun eta lurzorua ukitzeari uzteko, inguruan beste leku ‘seguru’ bat topatuta.

Horixe da dena, ez bilatu zentzu gehiagorik... ez dauka eta. Baina mundu osora zabaldu da. Moda berri hau Londresko bi gaztek sortu dute euren Facebook kontuetan eskegitako bideo bati esker. Britainia Handian izan zuen arrakasta hasieran, baina berehala hedatu da eta dagoeneko baditu 87 milioi ikustaldi. Maleta batzuen gainera, zakarrontzi baten barrura edota supermerkatuko apalategi baten gainera salto egiten ikus dakieke.... Non bilatuko zenuke zuk babesa?