‘Superheroien familia’ filma estreinatuko da gaur EAE-ko zortzi zinemetan

‘Superheroien familia’ filma estreinatuko da gaur EAE-ko zortzi zinemetan Bere superbotereez jabetu eta superheroi bilakatzeko asmoa duen 11 urteko umearen istorioa kontatzen du ikus-entzunezkoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018superheroien-familia2019-filma-estreinatuko-da-gaur-eaeko-zortzi-zinemetan/@@download/image/819_4.jpg
2023/06/16
Bere superbotereez jabetu eta superheroi bilakatzeko asmoa duen 11 urteko umearen istorioa kontatzen du ikus-entzunezkoak.
‘Superheroien familia’ filma estreinatuko da gaur EAE-ko zortzi zinemetan

Zinema Euskaraz programak Superheroien familia film norvegiarra estreinatuko du gaur EAEko zortzi zinema-aretotan. Publiko orokorrari zuzendutako pelikula da. 

Honela deskribatu dute filmaren nondik norakoa: "Hedvigek 11 urte ditu eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du; horregatik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du, aita ordezkatuz, hiriko superheroi bihurtzea aukeratzen duenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian, eta superheroi izatea baino nahiago du bideojokoetan jolastea. Aitak bere lehengusu Adrian aukeratuko du hurrengo superheroi bilakatzeko. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Bere superbotereak aurkitu ahal izango ote ditu?".

Filma gaurtik aurrera proiektatuko da honako zinema-aretoetan: Getxo Zinemak, Bilboko Golem Alhondiga eta Multicines, Gasteizko Florida Zinemak eta Gorbeia Zinemak, Durangoko Zuaza Zinemak, Errenteariako Niessen, eta Donostiako Antiguo Berrin.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den seigarren filma da, Yuku eta Himalaiako lorea, Momiak, Lau ahizpa magikoak, Mavka: basoaren zaindaria eta Alan giza antena lanekin batera.