‘Lorategi inbaditzailea’ proiektu artistikoa ezagutzen?

‘Lorategi inbaditzailea’ proiektu artistikoa ezagutzen? Asteburu honetan hurbildu zaitez Uliako mintegiko parkera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018lorategi-inbaditzailea2019-proiektu-artistikoa-ezagutzen/@@download/image/el jardin invasor.jpg
2018/05/24
berria
Asteburu honetan hurbildu zaitez Uliako mintegiko parkera!
‘Lorategi inbaditzailea’ proiektu artistikoa ezagutzen?

Lorategi inbaditzailea proiektu artistikoaren inguruan zerbait entzun duzu? Landare inbaditzaileen lorategi botaniko baten eraikuntzari buruzko saiakera bat da, arteetan oinarritua, eta asteburu honetan bi saio eskainiko dituzte Uliako mintegiko parkean.

 

Manuel Pradosen eta Alberto Lópezen proiektua Kristina Enea Fundazioaren eta Tabakaleraren arteko Egonaldia Lurrean deialdiaren barruan egin dute: hain zuzen ere, lorategi bat jarri dute Uliako Mintegietako Parkean, eta erakusketa bat Kristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxean. Ikusgai egongo dira uztailaren 15era bitartean.

Maiatzak 26 (inaugurazioa)- Uztailak 15. Lorategi inbaditzailea, interbentzioa:  Uliako Lore Baratzak, Alcalde J. Elosegui etorbidea, 82 

Maiatzak 27 (inaugurazioa)- Uztailak 15. Lorategi inbaditzailea, erakusketa:  Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroa, Mandasko Duquea pasealekua, 66 

 

LORATEGI BASATIA

Lorategi basatia da, hainbesteraino non lorategiek berezkoak izan dituzten formen bizitzari eta kontrolari eusteko printzipioen kontrako espiritu batek ematen baitio arnasa. Lorategi paradoxikoa da halaber, espezie gutxietsiak, espezie zapalduak dituelako osagarri: beste lur batzuetatik datozen landare bitxiak (nahiz eta aspalditik bizi diren hemen), hedatzeko duen gaitasuna dela-eta (bizkor eta erabakitasunez egiten duelako aurrera, bertako espezieekin norgehiagokan arituz) inbaditzailetzat hartzen den flora.

Lorategi inbaditzaileak botanikaren eta lorezaintzaren poetikak eta metodoak praktikatzen ditu, aztertzeko ea gu bizi garen lurraldean zenbaterainoko mugak ezartzen dizkiegun gure paisaien berezko bilakaerari eta propioa eta besterena den horren definizioei.