‘Gorbeia eta Aiaraldeko altxorrak’ erakusketa dago ikusgai Gasteizko Atarian

‘Gorbeia eta Aiaraldeko altxorrak’ erakusketa dago ikusgai Gasteizko Atarian Bertako fauna, flora eta pasaiaz gozatzeko aukera izango da apirilaren 21era bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018gorbeia-eta-aiaraldeko-altxorrak2019-erakusketa-dago-ikusgai-gasteizko-atarian/@@download/image/2-foto_expo_ataria.jpg
2024/03/15
Bertako fauna, flora eta pasaiaz gozatzeko aukera izango da apirilaren 21era bitarte.
‘Gorbeia eta Aiaraldeko altxorrak’ erakusketa dago ikusgai Gasteizko Atarian

Gasteizko Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroak, Atariak, Xavier Ramos argazkilariaren Gorbeia eta Aiaraldeko altxorrak erakusketa ipini du. Aiaraldea eta Gorbeialdeko fauna, flora eta paisaien argazkiak ikus daitezke bertan.

Ingurumen Gaietarako Ikastegiko (CEA) presidentea den Borja Rodriguezen hitzetan, "erakusketa honekin balioa eman nahi diegu gure inguruneko baliabide naturalei zonaldeko bioaniztasunaren bidez horiek kontserbatzeak duen garrantziari eta klima-aldaketaren eraginez aurre egin beharko dion arriskuei buruzko kontzientzia sortzeko”, adierazi du

Ingurumenarekin lotutako bestelako jarduerak ere badira agendan astebururako.  Bihar, larunbata, Bioabenturak – Anfibio eta narrastiak jarduera egingo dute Atarian, 11:30ean. Bestalde, igandean, 9 eta 12 urte artekoei zuzendutako Klimaren ikertzaileak jarduera egingo dute, Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciarekin. Atarian izango da, 11:30ean. Bestetik, igandean bertan, Olarizuko ondare natural interesgarria ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute, 12:00etatik aurrera. 

Jarduera horietarako izen-emateak Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefono-zenbakian eta Udalaren webgunean egin daitezke.