‘Bizitza eta kolorea’ erakusketa jarri dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean

‘Bizitza eta kolorea’ erakusketa jarri dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean Hainbat argazkilariren 84 argazki biltzen ditu erakusketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018bizitza-eta-kolorea2019-erakusketa-jarri-dute-gasteizko-montehermoso-kulturunean/@@download/image/foto_expo_archivo-scaled.jpg
2023/05/30
Hainbat argazkilariren 84 argazki biltzen ditu erakusketak.
‘Bizitza eta kolorea’ erakusketa jarri dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean

Gasteizko Pilar Arostegui Udal Artxiboak Bizitza eta kolorea zabaldu du Montehermoso Kulturuneko lehen solairuko aretoan.  Fournierrek aurreko mendeko 60ko hamarkadan argitaratutako kromo-albumen serie ezagunaren izena ipini diote erakusketari,  eta aukeratutako argazkiek kolorea dute nagusi. Argazkigintzako prozedura ugari lantzen dituzte autokromoetatik hasi eta irudi digitaleraino.

Erakusketaren bidez, egileek dohaintzan eman eta Udalaren ondarean gordeta dauden argazkiak "ezagutaraztea eta baloratzea" dute helburu. Gainera, Arabako hiriburuak azken hamarkada hauetan arlo sozialean zein indibidualean bizi izan dituen aldaketei buruzko gogoeta ere bultzatu nahi du. Bestalde, 2021ean eta 2022an hildako Jose Luis Barroso eta Josu Izarrari omenaldia egiteko modua ere bada. 

Montehermoso Kulturuneak 1914 eta 2015 artean egindako 84 argazki biltzen ditu erakusketak. Honako argazkilarienak dira lanak: Tomas Alfaro Fournier, Fernando Ascacíbar Urrutia, Jose Luis Barroso Ruiz de Trocóniz, Josu Izarra López, Edorta Sanz Otsoa de Retana eta Isidro Sáenz de Urturi Rodríguez.

Erakusketa ekainaren 25era arte egongo da ikusgai.