‘Ahobizi’ eta ‘belarriprestentzat’ formakuntza saioak!

‘Ahobizi’ eta ‘belarriprestentzat’ formakuntza saioak! Euskaraldian izena eman duzu eta ez dakizu nondik hasi? Lasai, hemen duzu informazioa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2018ahobizi2019-eta-2018belarriprestentzat2019-formakuntza-saioak/@@download/image/Prestakuntza.jpg
2018/11/02
berria
Euskaraldian izena eman duzu eta ez dakizu nondik hasi? Lasai, hemen duzu informazioa!
‘Ahobizi’ eta ‘belarriprestentzat’ formakuntza saioak!

Euskaraldian ahobizi eta belarriprest izateko tresna eta aholkuak lantzeko formakuntza saioak egingo dituzte. Zertarako? Antolatzaileen esaneran, Euskaraldiak ez-ohiko egoerak sortuko ditu, tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak (elkarrizketa elebidunak, beti erdaraz ezagututako gertuko kidearekin euskaraz egitea, eta abar).

Horregatik, azaroaren 23a baino lehen herritarrak prestatzea funtsezkoa izango dela uste dute antolatzaileek, gertatuko diren egoera horietan nola jokatu jakin dezaten. Tresnak emateko, bi bide nagusi landuko dituzte. Alde batetik, komunikazio euskarrien bidez aholkuak zabaldu dituzte, eta bestetik, tailerrak eskainiko dituzte.

Tailerrak bi motatakoak izango dira: ordu eta erdiko saio arinak eta 4 orduko saio sakonak. Izen ematea donostia@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatziz eta 943 005 074 telefonora deituz egin daiteke. Animatu!