2011ko lehen GAZTEZULO kioskoan!!!

2011ko lehen GAZTEZULO kioskoan!!! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2011ko-lehen-gaztezulo-kioskoan/@@download/image/2011173405Iker_Ozkoidi_1.jpg
2012/12/13
berria
Izibene Oñederra artista azpeitiarra, Iker Ozkoidi musher iruindarra, Itziar Ituño aktore bizkaitarra eta Baginaren Bakarrizketak euskarazko antzezlana urtarrileko GAZTEZULOn. 

Izibene Oñederrak Donostiako Artelekuko bere bulegoan hartu gaitu eta artea abiapuntu gisa hartuta, hontaz eta hartaz hitz egin digu.

Iker Ozkoidi musherrak, bere aldetik, -irudian- Pirenaica probra entzutetsuan parte hartuko du hil erdialdetik aurrera. Itziar Ituño aktorea Izarren Argian parte hartu berri du eta luze jo gabe pantaila handian ikusiko dugu Dragoi ehiztaria pelikulan.

Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai hamabi emakumeren larruan ariko dira, bestalde, datozen hilabeteetan Euskal Herriko eszenatokietan. Baginaren Bakarrizketak euskarazko antzezlana taularatuko dute.

Zer gehiago? Bikote harremanetan negoziazioari nola aurre egin azaldu digu Igor Erauskin sexologoak, eta gorputz margoekin jolasteko eta sexuan aritzeko cuissade jarrera probatzeko gonbitea egin digu. Agin Rezola eltze guztietako burruntzaliari –bertsolaria, esataria, sagardigilea…-egin diogu sexu elkarrizketa, eta musikari dagokionez, Ipar Euskal Herriko Root Systemekin hitz egin dugu, hamar urte eta gero agur esan behar duten honetan, eta Berri Txarrak Asian barrena egindako biraren alde ezezagunena islatu dugu, eszenatokitik kanpoko irudiak, alegia.

Eta otsaileko zenbakian ere lehiaketa mundiala dugu! Galdera erraz bati erantzunda ipod nanoa irabaz dezakezu!

Hori guztia urtarrileko GAZTEZULOn. Korri kioskora!