2011-2012 ikasturteko espediente onenak saritu ditu Kutxak

2011-2012 ikasturteko espediente onenak saritu ditu Kutxak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/20112012-ikasturteko-espediente-onenak-saritu-ditu-kutxak/@@download/image/201211279188espediente_1.jpg
2012/12/13
berria
2011-2012 ikasturteko espediente onenak saritu ditu Kutxak
1976az geroztik, Kutxaren Gizarte Ekintzak Karrera Amaierako Sariak banatzen ditu Euskal Herriko lau unibertsitateetako ikasleen artean; karrera amaieran espediente onena duten ikasleak saritzen ditu, alegia. Aurtengoa XXXVI. edizioa da, eta Gipuzkoako kasuan, orotara 44 lagunek jaso dituzte 1.400 eurotako (lizentziaturen kasuan) eta 1.100 eurotako (diplomatuenean) sariak.

Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea dira Euskal Herrian goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten lau zentroak. Aurtengoan, orotara, 44 karrera egiteko aukera izan dute gazte zein helduek, 2010-2011 ikasturtean baino bi gehiago.

Horregatik, 2011-2012 ikasturteari dagozkion Karrera Amaierako Gipuzkoako Kutxa Sariak 44 ikasleri egokitu zaizkie aurtengoan; EHUko 21 ikasleri, MUko 14ri, NUko 5i eta Deustuko 4ri. Karrera osoko espedientea kontutan hartuta, emaitzarik hoberenak dituzten ikasleak dira.

Sari banaketa
Atzo, azaroaren 26an, egin zuten sari banaketa ekitaldia Donostiako Kutxa aretoan, Andia kalean, eta diplomaz gain, 1.400 euroko eta 1.100 euroko sariak jaso zituzten ikasleek, lizentziaturen eta diplomaturen kasuetan, hurrenez hurren.

Kutxa Gizarte Ekintzaren ekimena da, aurten XXXVI. edizioa bete duena, eta ikasleek pozik eskuratzen duten beren merituak aitortzen dizkien saria.