2009ko Musikagidan izena emateko epea zabalik

2009ko Musikagidan izena emateko epea zabalik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2009ko-musikagidan-izena-emateko-epea-zabalik/@@download/image/2008108464asteazkena2.jpg
2012/12/13
berria
2009ko Musikagidan izena emateko epea zabalik
2009ko Musikagidan izena emateko deia egin du Gaztesareak. Gida honek Euskal Herriko talde gazteen zerrenda osatzea du helburu.

Duela bi urte argitaratu lehenengo aldiz, baina denbora honetan aldaketa ugari egon denez, eguneratzea erabaki dute.
Kontratu diskografikorik gabeko 300 talde aurkeztu ziren lehen aldi hartan. Jasotako datu guztiekin liburuxka osatu eta 2006ko Durangoko azokan aurkeztu zuten. Ordutik hona, baina, talde asko desagertu dira, beste asko sortu eta zenbaitek diskoa dute kalean. Eta hori gutxi balitz, diskoetxeen mapa ere dezente aldatu da eta lizentzia librearen mugimenduak ere aurrerapauso handiak eman ditu.
Interesatuek www.gaztesarea.net/musikagida/ helbidera jo besterik ez dute izena emateko. Azaroaren 3a izango da azken eguna.