2009ko agenda digitala, jaitsi zure ordenagailura!

2009ko agenda digitala, jaitsi zure ordenagailura! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2009ko-agenda-digitala-jaitsi-zure-ordenagailura/@@download/image/2009egutegia1_1363206952.jpg
2008/12/05
erreportajea
2009ko agenda digitala, jaitsi zure ordenagailura!
Hona hemen GAZTEZULOren 2009ko agenda digitala. Sar zaitez GAZTEZULO.COM orrialdean, eta jaitsi ezazu agenda digitala zure ordenagailura. Di-da batean eta eta dohainik. Ba al dago gehiago eskatzerik? 

Banan bana aipatuko ditugu GAZTEZULOren 2009ko agenda digitalaren osagai eta funtzioak:

-Hilabeteko eguna:
egutegiak zein egunetan bizi zaren gogoraraziko dizu: ez zaizu gaizki etorriko, despistatu hori! otsailean bermudetan ibiltzea ez da oso normala, txo!

-Hilabetearen grafikoa:
paperezko egutegia bezalakoxea itxuraz. Zein egunetan bizi zaren adierazten dizu koadro batez. Hau ere ez zaizu gaizki etorriko, martziano halakoa!

-Ilargi faseak:
osagai honi esker, segituan jakingo duzu bezperan egindakoen errua ilargiari botatzeko moduan zaren… edo ez. Baratzeko kontuak maite dituztenei ere baliagarri izango zaie hazia noiz landatu jakiteko, kukuluak mozteko…

-Albisteak egunero:
Agenda digitalaren eskuineko aldean, GAZTEZULOn argitaratutako albiste eta bitxikeriaren bat izango duzu egunero: musika, zinema, literatura, sexua, nazioartea… denetarik.

-Oharrak:
post it moduko bat asmatu dugu, paperezko agendetan bezala, zure planifikazioa egin eta zure oharrak idatz ditzazun. Aukera ezazu eguna, sar ezazu oharra, eta aurrera! Eguna iritsitakoan, agendak berak gogoraraziko dizu gogoratu beharreko hura.

-Dohainik da:
lehen esan dugu, baina errepikatu egingo dugu badaezpada: agenda digitala dohainik da.

-Nola instalatu?:
oso erraza da. Sar zaitez www.gaztezulo.com webgunean, eta klik azkar bat eginda, jaitsi ezazu aplikazioa zure ordenagailura. Horixe besterik ez da; di-da, ezta?

Tira, lagun, GAZTEZULOk bitartekoa jarrita, orain zure esku dago aurrerantzean baliagarri izatea. Eta agurtu aurretik, utziguzu aholku bat ematen: apunta ezazu lehenbailehen amonaren urtebetetze eguna, iaz, ahaztu zitzaizunean, sekulako disgustua eman zenion eta.