2009 "Bilbao Live"

2009 "Bilbao Live" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2009-quotbilbao-livequot/@@download/image/200810277341depeche-mode-blive.jpg
2012/12/13
berria
2009ko "Bilbao Live" jaialdiak badu dagoeneko talde erraldoi bat programan sartuta: Depeche Mode. Gainera, Dave Gahan, Martin Gore eta Andrew Fletcherrek disko berria aurkeztuko dute Kobetamendin. 

Izan ere, eta oraindik argitaratze data zehaztu ez badute ere, mundu mailako bira bati ekingo diote datorren urteko maiatzaren 10ean, Tel Aviven: "Tour Of The Universe" jarri diote zena eta bira honen geltokietako bat izango da Bilbo. Jaialdiarekin jarraituz, berriz, oraindik programa osoa zehaztu gabe daukaten arren, antolatzaileek azaroaren 12an jarriko dituzte sarrerak salgai. 100 euro (banaketa gastuak aparte) balioko du hiru egunetarako bonoak.