2002 zer egongo da modan? Eta zer ez?

Hemen da 2002. urtea! Zer ekarriko digu? Ondorengo orrialdeotan topatuko duzue. Noraezean ez ibiltzeko zenbait ideia emango dizkizuegu. Urteberri on, denoi!
Modan izango da
1-Gurasoen kontura bizitzea. Gero eta gazte gutxiagok alde egin nahi du gurasoen etxetik eta datorren urtean ia-ia ez da independentzia kasurik izango. Gustura baino gusturago bizi baitira gazteak gurasoen altzoan! Jakina, etxebizitzen prezioak ez du eraginik horretan
2-Globalizazioaren Aurkako Mugimendua. Europako Batasuna, G-8, Nazioarteko Moneta Fondoa, Munduko Banketxea Inork ez daki zeinek agintzen duen munduan, baina haien kontura, hala ere, bidaia ederrak egiteko aukera dago, ezta? Beldur gara, dena den, ez ote duten orain esango Globalizazioaren Aurkako Mugimendua nazioarteko islamiar mugimendu zitalak diruz laguntzen duela.
3-Techno-drum'n'bass-jazzhiphop-ragga-funk-disko musika. Nahasketa garaia izango da 2002. urtea eta izen laburretako musikek jai izango dute: rock n´rolla, heavya, punka, popa Horixe izango da musikaren kalitatea neurtzeko irizpidea: zenbat eta izen luzeagoa eta bitxiagoa, orduan eta musika hobea.
4-Tabernetan lagunekin telefono mugikorrez hitz egitea. Segapotorik gabeko gizaki espeziea galbidean sartuko da. Ostuetan ere lagunartean telefonoz hitz egingo da eta are gehiago, zenbait koadriletan parranda nor bere etxean egiten hasiko dira, garagardoa esku batean eta telefonoa bestean.
5-Eskolan eta unibertsitean greba egitea. Eta noiz ez da modan egon? Bai, egia da, baina 2002. urtea beroa izango dela dirudi: euskal adarretan izan ohi diren arazoak (zaharrak berri), LOU Espainiako unibertsitate legea Nork zioen egungo gazteak ez direla mugitzen?
Ez da modan izango
1-"Matxo-mana". Azken urteotako joera areagotu egingo da 2002an. Hortaz, gizonezkoak, arrakasta izateko, hiru baldintza bete beharko ditu ezinbestean: psikoloarengana joatea, egun santu osoa negar batean pasatzea eta jendaurrean zakil txikia duela aitortzea.
2-Parrandan ibiltzea. Komunikabideetan gazteok "after hour", droga eta parrandarekin lotuta ageri gara askotan. Hori dena bukatu egingo da 2002an eta gazteok elizarako bidea hartuko dugu. Ez dugu beste aukerarik izango, azkenaldian herri gehinetan ostatuei ezartzen ari zaizkien ordutegiak ikusita.
3. Letrak ikastea. Historia, filologia, filosofia eta gisa horretako ikasketak legez kanpo ipiniko dira. Antza, diru gehiegi balio dute eta horrez gain, alferrak sortu baino ez dute egiten. Bide batez, amaitu egingo dira Euskal Herriko historiak politikari batzuei sortu ohi dizkien buruhausteak.
4. Argala izatea. Zenbaitek diotenez, argal-argala izateko moda bukatzen ari da. Akabo, beraz, dieta luzeak egin eta etengabe ispilu aurrean jarri beharra! Diktadura amaitu da. Egia ote?
5. Euskaldunon artean erdaraz egitea. Auskalo egia izango ote den, baina guk, behinik behin, hala nahi genuke, euskaldunon artean erdaraz egitea modan ez egotea, alegia. Horretarako, euskaraz egin besterik ez dago. Denon esku dago, baita zurean ere, noski.

Iritsi da, azkenik, euroa. Ez gara gu hemen Europako txanponaren aldeko publizitatea egiten hasiko, baina datu objektiboa da hemendik aurrera Ipar zein Hego Euskal Herrian moneta bera erabilitzen hasiko garela. Txanpon bera bai, baina prezioak ez dira berak izango. Euroari esker, hala ere, askoz errazago ohartuko gara salneurrien arteko ezberdintasunez. Ildo honetatik, Ipar Euskal Herrian nahiko zabalduta dago Hego Euskal Herrian produktuak askoz merkeago direneko ustea. Hego Euskal Herrian, beste hainbeste, baina alderantziz; Ipar Euskal Herrian dena garestiagoa da. Ez da egia, ordea. Orain inoiz baino errezago egin ahal izanen duzu konparazioa.

Munduko Futbol Txapelketa hitzetik hortzera ibiliko da 2002ko maiatzean. Berriro ere espainiar eta frantziar banderak nonahi ikusiko ditugu, kazetariek "gure" jokalarien balentriak goraipatuko dituzte eta gainerako egunetan batzuek ikusi nahi ez duten nazionalismoa sekula baino nabariagoa izango da. Euskal Herriko selekzioak beste lau urte itxaron beharko ditu txapelketa honetan jokatzeko. 2006an izango ote da?

Bai, 2002 urte palindromoa da, hau da berdin-berdin irakur daiteke atzetik ala aurretik hasita (kapikua). GAZTETXULOn ez dugu etorkizun iragarlerik (oraingoz), baina badaezbada, urte palindromoetan gertatutako pasadizo batzuk bildu ditugu.
1551-Trentoko Kontzilioaren bigarren zatia hasi zen.
1661-Luis XIV, "Eguzki Erregea" Frantziako errege izendatu zuten.
1771-Walter Scott idazle eskoziarra jaio zen, "Ivanhoe" eta gisa horretako hainbat nobelaren egilea.
1881-Alejandro II Errusiako tsarra hil egin zuten. Berlingo lehen tranbia elektrikoa lanean hasi zen.
1991-Golkoko Gerra. Ameriketako Estatu Batuek irakiarrak Kuwaitetik kanporatu zituzten. Zenbaiten esanetan, gerrak 100.000 bat hildako eragin zituen. Jugoslabia zatitu zen: Kroaziak eta Eslobeniak independentzia aldarrikatu zuten. Gerra etorri zen ondoren.

Gabonen ondoren, ez duzu biharamonik izango ez baitiozu aukerarik emango! Izan ere, gabonak amaitu eta egun gutxitara festen zurrunbiloan murgilduko zara berriro. Hona hemen urte hasierako jai egitaraua:
-San Antonio (urtarrilak 16). Besteak beste, Getarian, Buñuelen eta Kadreitan ospatzen da.
-Sansebastianak (urtarrilak 20). Donostian eta Azpeitian danbor hotsak jaun eta jabe dira. Geziek hildako santu erromatarraren omenez (zenbaiten esanetan, homosexualen zaindaria ere bada), beste hainbat herri eta auzotan ere festak egiten dituzte, Tafallan edo Beasaingo Garinen, adibidez.
-San Blas (otsailak 3). Abadiñon ganadu feria egiten dute. Milagron ere jaiak dira.
-Iñauteriak (otsaila hasieran). Euskal Herriko iñauteri eskaintza ikaragarri zabala da. Hautaketa, zure esku.

-Euskal Herriko Gaztediaren Kontseilua. EAEko eta Nafarroako gazte kontseiluak biltzen dituen elkarteak hamar urte egingo ditu otsailean.
-Cristobal Balenziaga. Jostun getariarraren heriotzatik 30 urte beteko dira martxoan.
-Gernika. Zoritxarreko bonbaketa 1937ko apirilaren 26an gertatu zen. Beraz, 65 urte beteko dira 2002an.
-Elvis Presley. Rock and roll-aren erregea hil zenetik 25 urte beteko dira abuztuaren 26an. Badakizue, beraz, zer datorkigun gainera: erreportaia mordoa komunikabideetan eta disko berrargitalpenak.
-Steve Biko. Zoritxarrez, Steve Biko ez da Elvis bezain ezaguna. Dena den, poeta hegoafrikarra apartheid-aren kontrako borrokalari sutsua izan zen. 1977ko irailean Hego Afrikako poliziak Steve Biko atxilotu eta hil egin zuen. Hortaz, 2002an hilketaren 25. urteurrena izango da. Ez dakigu asko hitz egingo ote den hari buruz, baina guk aipamena merezi duela uste dugu.
-Donostiako Nazioarteko Zinemaldia. 50 urte egingo ditu Donostiako Zinemaldiak irailean eta ziur asko, sekulakoa antolatu nahi izango dute. 50. urteurrenaren harira, euskara gehiago erabiltzen hasiko ahal dira Donostiako Zinemaldian!
-Koldo Mitxelena. Hizkuntzalari errenteriarraren heriotzaren 15. urteurrena izango da urrian.
-Jon Mirande. Jon Mirande idazle, itzultzaile eta hizkuntzalari zuberotarrak 1972ko abenduan bere buruaz beste egin zuen Parisen. 2002an 30 urte beteko dira, beraz.
-Kepa Enbetia. "Urretxindorra" bertsolari bizkaitar handia Areatzan hil zen 1942ko abenduan. 60. urteurrena izango da.

Kaixo euro!

Futbol matraka

Urte "palindromoa"

Ez duzu ajerik izango

2002ko protagonistak