20,000 Days on Earth

20,000 Days on Earth https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/11/10
kritika
Testua:
Zuzendaria: Iain Forsyth, Jane Pollard
Aktoreak: Nick Cave
156.zenbakia
20,000 Days on Earth
Nick Cave musikariaren egun bat fikzionatzen duen filma. Artista australiarraren zaleentzako opari hau oro har musikazale direnek ere gozatuko dute. Baina baita sormen artistikoan interesa dutenek ere, aberatsetan aberatsena izan daitekeen barne mundua ikuslearen esku jartzen baitu Cavek. Bereziki inspiragarriak dira protagonistak pertsona ezberdinekin dituen elkarrizketak (errealak zein imajinatuak).