200 abesti ez sexista proposatu ditu Emakundek

Jai giroan entzuten dugun musikak maiz zabaltzen dituen mezu matxistekin kezkatuta, Emakumearen Euskal Erakundeak 200 kantuko zerrenda bat proposatu du; sexismoa baztertuta emakumeek musikan duten tokia aldarrikatzen duen musika aukeratzeko deialdia da.
Ekimena Beldur Barik programaren barruan garatu dute, eta rapa, rocka, reggaetoia, heavya nahiz ska barnebildu dituzte zerrendan. Izan ere, azaldu dutenez, musika matxista ez da existitzen, musika estilo bat edo beste ez da bere horretan matxista, hauen bidez zabaltzen den mezuan dago koska.
Hala, “musika eredu berriak ikusgarri egingo dituen 200 abesti” jarri ditu Emakundek txosnen, tabernen eta herritar guztien esku, “edozein girotan mexu sexistarik ez hedatzeko eta jaiak balore positiboak sustatzen dituzten kantuen bidez girotzeko”. Tartean dira, esaterako, Ni izateko (Kashbad), Telephone (Lady Gaga eta Beyonce), Je veux (Zaz), Viz (Le Tigre), You know what I mean (Amparanoia), Suggestion (Fugazi), Emakume jaio nintzen (Maixa eta Ixiar), Bad girls (M.I.A.), ¿Quién manda aquí? (Esne Beltza), People have the power (Patti Smith), Tú no eres mi papi (Tremenda Jauria) eta Quiero ser libre (La Basu).